Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gainezkatu, gainezka(tu), gainezkatzen (ETCn 262 agerraldi) 1 du ad gainezka bete.

Nola etxekoandre jatorrak, zer gerta ere, jai-aroaren aitzin bere sukaldeko arasak jakiz gainezkatzen dituen, hala [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

Errepidea gainezkatzen zuten motor, kotxe nahiz autobusak era anarkikoan zebiltzan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 140. orr.

Espeziea piztia harraparietan zabalduena da, munduko zoko guztiak gainezkatzen baititu, Groenlandiako mendi lizunetatik Indiako hondartza eratsuetara.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 87. orr.

Ez da harritzekoa hain eguzki niminoak lurrera hainbeste argi bidaltzea, ezen itsasoak eta lur guztiak eta ortzia gainezkatzen baititu eta dena jario beroz bainatzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 341. orr.

Hipokrisiak eta irri zuriek gela osoa gainezkatu zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 197. orr.

Idazmahai baten aurrean eserita baitzegoen, liburu nagusiez gainezkaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Koilara barazki-purez gainezkatua ahoan sartzen dion orotan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Aski da, ordea, zalduna dioen lekuan guk Woody Allen edo Buster Keaton imajinatzea sakoneraz eta mezu goren batez gainezkaturikotzat genuen testua irribarre ironiko halako batez irakurtzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

2 gainezka egin, gainezka eragin.

Zeru-lurrek, beraz, infinitutik behar den guztia hartzen dutela pentsatu behar da, lurra bat-batean ikaran astintzeko eta itsas-lehorretan haizete indartsua kurriarazteko, Etnan sua gainezkatzeko eta zerua garreztatzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 431. orr.

Denak gainezkatzen gaitu.  Berria - Kultura   2004-12-01

• 3 da/du ad gainezka egin, gainditu.

Bat gorantz hegaldatu zen kiribilean, hegal zuriak eguzkiaz gainezkatu ziren; antxeta urrezko argitik higitu gabe limurtzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Lehenengoak, giza mugak gainditzen ditu Jainkoa iristeraino, berezitasun guztiak ahaztuz, eta adimenaren, oroitzapenaren eta borondatearen ekintzak gainezkatuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

[Ura] bat-batean uhol gainezkatuan abiatzen denean eta, euri ugarian handiturik, mendi goietatik urjauzi handian oldartzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus