Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bainuontzian leporaino murgilduta, ez zuten asmatu ikusten, Arkimedesek ez bezala, ura gainezka egiten, eta, are gutxiago, gainezkaldi horren arrazoia asmatzen. luiziak, lurrikarak, suzko ekaitzak eta itsaso eta amildegietako uren gainezkaldiak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.
Gainezkaldia izan zuen behin eta ikusi zituen Jainkoa, Andre Maria eta Santu Guztiak. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.
Batzuetan harritzen zarete maitemindu nahasi baten ahalkeaz edo asaldatzen zarete haren gainezkaldi suharrez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 273. orr.
Zer nolako bozkariozko gainezkaldiaz irakurriko nukeen egungo egunean ihardesteko beldurrez naukan gutun hori bera! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.
Aitor dizut mutil gazte baten bihotzaldiari men egin niola, eta musu eman niola gutun hari, nigan dagoeneko sor zitekeenik uste ez nuen gainezkaldiaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.
Hemen freskaldi bat hartzen du eta pozez edaten jainkozko edaria, Jainkoaz ase eta bete arte, hain bozkariotsu, non zorion-gainezkaldian bere burua erabat ahanzten baitu. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.