Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gainezka 1 adlag gainez egiten.

1874an, Tarragona eta Valls aldean egundoko uholdeak: ibai eta erreka, denak gainezka; 700etik gora suntsitu zituen etxebizitzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Eta eliza ere gainezka zegoen, jaun inkisidorea, dominikoen ordenakoa, meza ofiziatzen hasi zenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Gainezka zegoen ontzi zubiaren alde hau, eta txopako bidaztiak ez ziren nahasten itxura eta kolore anitzeko talde horien artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Aretoa gainezka, eta zarata han eta hemen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 345. orr.

Urtarrilak kentzen dizuna, hara, gainezka itzuliko dizu laster.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 29. orr.

Ahotik mintzo da gainezka dagoen bihotza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.

Erre gabe gozatuz, lehertu gabe barneratuz, gainezka gabe zurrupatuz, ezpainak bustiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 197. orr.

2 (-z atzizkiaren eskuinean)

Era berean, ez zion erreparatzen jendez gainezka zeuden etxebizitzen usain mindu eta gazi-gezari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Kaleak, igandeko atsedenaldiagatik kontraleihoak itxiak zituztela, jendetza koloretsu alaiez gainezka zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Paperez gainezka zuen bulegoa, egindako eta egiteko zegoen lanaz goraino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Hi diruz gainezka, eta ni, berriz, ezinean beti.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 27. orr.

Benetan gozakaitza izaten naizela lanez gainezka nagoenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Udaldiko haize beroa, hezetasunez gainezka datorkiena, hego-mendebala izan ohi dute, eurite ikusgarriak, uholde eta guzti, ekartzen dizkiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 359. orr.

Zeina hitzez ez ezik begiz ere mintzatu baitzitzaidan, argiz gainezka zituen bere begietarik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Ordea, urduritasun hark gehiago zuen alegrantziatik kezkatik baino, zinez bainengoen bozkarioz gainezka, neure lehen itsasaldi haren aitzinean!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

3 (-raino atzizkiaren eskuinean)

Kostalde Urdinera iritsi ginenean ez genuen itsas ondoko kanpin batean sartu nahi, bagenekielako oso zatarrak zirela, jendez leporaino gainezka, oso masifikatuak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

4 gainezka egin1 (484 agerraldi, 81 liburu eta 66 artikulutan; ETCn 1.159 agerraldi) beterik dagoena ertzetik irten. ik gain 4.

1891n, Segura ibaiak, irailaren 3an, gainezka egin, eta ez zen bere onera etorri 13a arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 355. orr.

Janaria erre egiten zitzaion eta gainezka egiten zion esneak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 185. orr.

Eta elkarri egiten genizkion promesak, edalontziek laugarren, bosgarren eta seigarren aldiz gainezka egiten zutenean.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Oraindik zetazko paperean bildutako nartziso-ontzi batetik gainezka eginez, izar-itxurako lore batzuek dir-dir egiten zuten fosforeszentzia argiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

5 (gauza abstraktuak)

Batzuetan, ordea, haserreak gainezka egiten du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 64. orr.

Elisabethen pozak, gehiegizko pozak ito egiten du, erantzukizunaren pisuak gainezka egiten dio, baina ez da gauza ihes egiteko.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 52. orr.

Hala ere, egun batean, arima xume eta jaso baten aurrean zegoela igarririk, bihotzak gainezka egin zion, eta gertatutako guztia kontatu zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 282. orr.

Grinak gainezka eginik, burua bere sabelaren kontra estutu dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Neure burua kontrolatu behar ere bai nik, pozak gainezka egin ez ziezadan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Alaitasun are samurrago batek gainezka egin zion bihotzetik eta turrusta beroan barreiatu zitzaion zainetan barrena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.

Bat-batean dena bizitu zen nire baitan, dena zegoen han eta gainezka egiten zidan, aldarte xelebre guztiek, oroitzapen txiki guztiek ezustean harrapatu eta dardaraz jartzen ninduten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 263. orr.

6 gainezka egin2 hazia isuri.

Orduan ohe gainean etzan, zakila titi bien erdian jarri, estutu, eta astinaldi batzuen buruan gizonak gainezka egingo du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 122. orr.

Zure hats lizuna arnastu nahi dut, atseginaren suak erretzen zaituenean! zi ene! jode! gainezka egin behar dut!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

7 gainezka eragin

Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adorez gainezka (4); aretoa gainezka (4); batek gainezka (4); batek gainezka egin (4); bihotzari gainezka (4); bozkarioz gainezka (7); denak gainezka (4); egin zuen gainezka (5); energiaz gainezka (5); ere gainezka (7); errekak gainezka (5); eta gainezka (25); eta gainezka egiten (5); eta gogoz gainezka (6); eta ilusioz gainezka (6); eta pozez gainezka (5)

gainezka aurkitu (5); gainezka baitzegoen (4); gainezka dabil (6); gainezka dago (48); gainezka dagoela (8); gainezka dagoen (9); gainezka daude (30); gainezka daudelako (5); gainezka egin (113); gainezka egin arte (5); gainezka egin behar (6); gainezka egin du (8); gainezka egin dute (6); gainezka egin eta (5); gainezka egin zion (5); gainezka egin zuen (29); gainezka egin zuten (6); gainezka eginda (10); gainezka eginen (5); gainezka eginez (4); gainezka egingo (19); gainezka egingo du (5); gainezka egiteko (20); gainezka egiteko zorian (12); gainezka egiten (79); gainezka egiten ari (5); gainezka egiten du (6); gainezka egiten duen (11); gainezka egiten zion (11); gainezka egiten zuen (8); gainezka egiten zuten (4); gainezka egon (8); gainezka egongo (14); gainezka egongo da (4); gainezka egoten (10); gainezka eta (17); gainezka gaude (8); gainezka izan (6); gainezka izango (6); gainezka jarri (7); gainezka jartzen (5); gainezka nago (11); gainezka sentitu (4); gainezka zegoen (82); gainezka zegoen eta (5); gainezka zen (4); gainezka zeuden (35); gainezka zuela (4); gainezka zuen (4)

gogoz gainezka (20); guztiak gainezka (4); ia gainezka (6); ibaia gainezka (8); ibaiak gainezka (14); ibaiak gainezka egin (7); ibaiek gainezka (6); ilusioz gainezka (28); ilusioz gainezka dago (5); indarrez gainezka (5); jendea gainezka (4); jendez gainezka (104); jendez gainezka dago (8); jendez gainezka daude (4); jendez gainezka eta (5); jendez gainezka zegoen (32); jendez gainezka zeuden (10); kaleak gainezka (4); konfiantzaz gainezka (9); lanez gainezka (26); liburuz gainezka (4); moralez gainezka (6); onez gainezka (4); paperez gainezka (4); plaza jendez gainezka (4); pozak gainezka (6); pozak gainezka egin (4); pozez gainezka (106); pozez gainezka dago (7); pozez gainezka eta (4); pozez gainezka zegoen (9); ura gainezka (6); urak gainezka (11); urak gainezka egin (7); urez gainezka (10); zuen gainezka (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus