Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gainerliebe iz irudiak lodieraren erdia baino gehiago irteten diren erliebea.
Asirioek gainerliebeetan (K.a. 700) basasto eta lehoiekin borrokan gogor ari diren zakurrak landu zituzten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.
Gainean txano erraldoiez jantziak dauden lehoiek edo gainerliebean landu herkuleek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.
Antzinako langintza erakusten zuten burdina trinkozko balkoidunak [etxe] batzuk, besteak berriz gaitzeko armarriak zeuzkatenak gainerliebez fatxadaren erdian landuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.