Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaineratu (ETCn 30.602 agerraldi), gainera(tu), gaineratzen 1 da ad gainera etorri.

Ezin argituzko misterioa zen; eta gogoetan ari nintzela borborka gaineratzen zitzaizkidan ideia ilunekin ere ezin nintzen borrokatu.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

Gaua bete-betean gaineratu zitzaigun.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Iluna gaineratu zitzaigunean, itsasertzean hartu genuen lo.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 59. orr.

Laster gaineratu zitzaien gaua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 123. orr.

Amorru zibikoari gaineratuko zitzaion obsesio onuragarri bat, heriotzarik ankerrena desiratu ahal izateko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.

Susmorik beltzenak gaineratu zitzaizkidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 110. orr.

• 2 du ad gainean jarri.

Iraultza da, gainean zena azpiratzea eta, azpian zena gaineratzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.

3 gainera bota; gehitu.

Inesek, lehenik katilu erdia kafe zerbitzatu die bi gizonei; jarraian, esnea gaineratu eta gero, ogi idorra utzi die mahaiaren erdian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Aurelianok heresia histrionikoaren azalpen bat gaineratu zion bere lanari, Genua eta Akileako gaitzelkarteetako jardueraren araberakoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

Baina zerbait gehiago gaineratu behar da: lanbide ikasketez ari garela [...] komeni da hor ere bereizketa handiak egitea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

4 (hizketan)

Salestarren inguruko eztabaida «anekdota hutsa» zela erran zuen, eta legeak etxebizitzaren arazoari aurre eginen diola gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Itoizko urtegiaren aferan oraindik gauza asko argitzeke dagoela gaineratu du Martinez Gilek: «Segurtasunaren auzia hor dago; urtegia egiteko diru asko gastatu dute orain arte, baina oraindik asko dago gastatzeko, Nafarroako ubidea egiteko eta lurrak ureztatzeko eremu bilakatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

«Sirena entzuten badut nik argi dut zer eginen dudan, Trinitateko baselizara igo, mendira», gaineratu du Cristinak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

"Eta koitadua", gaineratu du, "gaixo dago, eta gainera zaharra da".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 60. orr.

–Garesti deritzozu, ala? –esan zuen Sobakevitxek, eta gero gaineratu–: Zein da, bada, zure prezioa?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 153. orr.

"Nazka ematen dit", gaineratu nuen, haren begi gorriak gogoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 86. orr.

"Maisu lana", adierazi zuen Paolo Bresciakoak, "sekula ez dut halakorik ikusi Italiako lurretan", gaineratuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

–Zalantza egin zuen lipar batez, eta gero gaineratu zuen: -Badakizu zer egingo dudan?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Gero ahotsa leunduz gaineratu zuen-: Zein zaila den herri honetan alkate kargua!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 12. orr.

Leonardok ere printzesa nahi du -esan zuen neskatxak eta berehala gaineratu-: Zu zaintzeko esan dit, zure itzala banintz bezala zure zantzuei segitzeko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 100. orr.

Gero gaineratu zuen Beatrizek beti laket izan zuela Alvaroren konpainia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Eta, R-az baliatuz orain, hauxe gaineratzen diot: -Ripasso, eman egiozu ripasso bat orain arte irakurritakoari, pentsa ezazu areago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ari dela gaineratu (6); ari direla gaineratu (9); badaudela gaineratu (6); baina gaineratu (14); baina gaineratu zuen (9); bat gaineratu (17); behar dela gaineratu (27); behar direla gaineratu (15); behar duela gaineratu (16); behar dutela gaineratu (18); beharko dutela gaineratu (6); beharrezkoa dela gaineratu (9); dagoela gaineratu (62); dagoela gaineratu du (13); dagoela gaineratu zuen (35); daitekeela gaineratu (10); daitekeela gaineratu zuen (8); daudela gaineratu (31); daudela gaineratu zuen (20); dela ere gaineratu (9); dela gaineratu (291); dela gaineratu du (33); dela gaineratu dute (6); dela gaineratu zuen (218); dela gaineratu zuten (18); diola gaineratu (14); diola gaineratu zuen (14); diotela gaineratu (6); direla gaineratu (102); direla gaineratu du (16); direla gaineratu zuen (68); direla gaineratu zuten (7); dituela gaineratu (38); dituela gaineratu zuen (31); dituztela gaineratu (37); dituztela gaineratu du (6); dituztela gaineratu zuen (25); duela gaineratu (183); duela gaineratu du (19); duela gaineratu zuen (143); dutela gaineratu (117); dutela gaineratu du (9); dutela gaineratu dute (8); dutela gaineratu zuen (83); dutela gaineratu zuten (9); egin duela gaineratu (10); egiten dutela gaineratu (6); ere gaineratu (51); ere gaineratu du (7); ere gaineratu zuen (34); espero duela gaineratu (15); eta gaineratu (113); eta gaineratu du (10); eta gaineratu zuen (67); eta honakoa gaineratu (11); eta zera gaineratu (13); ez dagoela gaineratu (11); ez dela gaineratu (10); ez duela gaineratu (17); ez dutela gaineratu (8); ezinbestekoa dela gaineratu (8)

gaineratu behar (37); gaineratu behar da (8); gaineratu behar zaio (15); gaineratu beharko (6); gaineratu du (438); gaineratu duenez (26); gaineratu dute (58); gaineratu dutenez (8); gaineratu eta (6); gaineratu gabe (6); gaineratu nahi (12); gaineratu nuen (24); gaineratu zidan (7); gaineratu zion (18); gaineratu zitzaidan (9); gaineratu zuen (2471); gaineratu zuen eta (16); gaineratu zuen ez (6); gaineratu zuen lehen (6); gaineratu zuen otegik (10); gaineratu zuen presidenteak (8); gaineratu zuenez (185); gaineratu zuten (121); gaineratu zutenez (23)

garaia dela gaineratu (8); gero gaineratu (10); gero gaineratu zuen (8); hau gaineratu (9); hau gaineratu zuen (6); hauxe gaineratu (11); hauxe gaineratu zuen (7); honakoa gaineratu (15); honakoa gaineratu zuen (9); horri gaineratu (9); horri gaineratu behar (6); izan dela gaineratu (16); izan gaineratu (10); izan gaineratu zuen (8); izan zela gaineratu (12); izango dela gaineratu (14); jarraituko duela gaineratu (8); litzatekeela gaineratu (16); litzatekeela gaineratu zuen (13); mahai gaineratu (6); ona dela gaineratu (6); zaiola gaineratu (6); zegoela gaineratu (9); zegoela gaineratu zuen (6); zela gaineratu (51); zela gaineratu du (6); zela gaineratu zuen (40); zera gaineratu (35); zera gaineratu zuen (22); zerbait gaineratu (6); zirela gaineratu (16); zirela gaineratu zuen (12); zituela gaineratu (9); zituela gaineratu zuen (7); zituztela gaineratu (7); zuela gaineratu (30); zuela gaineratu zuen (28); zutela gaineratu (25); zutela gaineratu zuen (20)

dela gaineratzen (13); dela gaineratzen du (9); eta gaineratzen (16); eta gaineratzen zuen (6); gaineratzen du (51); gaineratzen dut (6); gaineratzen dute (13); gaineratzen zaio (10); gaineratzen zuen (27); hau gaineratzen (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus