Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaindosi 1 iz gehiegizko dosia.

Siddal laudano gaindosi bat hartuta hil zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 130. orr.

Espero dut gaindituko zenuela anfeta eta alkohol gaindosia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Aipatu filmeko protagonistetako bati hil egin zitzaion nerabe hauetako bat, zaldientzako lasaigarrien gaindosiak jota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 137. orr.

Baina halako batean gauzak itsusitu egin ziren, lagun bat gaindosiaz hil, polizia jadanik gehiago ezin uxatzeko moduko droga arazoak eta, Andres Kutz Urtari zegokionez, zenbait istilu berak sinaturiko errezeta batzuk zirela medio.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 36. orr.

Gaindosiengatik hiltzen direnen edo hiesak kutsatutakoen kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

2 irud

Satisfazio gaindosi batek eraso zidan eta malkoa atera zitzaidan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 227. orr.

Kazeta-gaindosi bat behar dinat!  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.

Sentsazio berrien gaindosia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaindosi batek (4); kokaina gaindosi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus