Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaindiarazi, gaindiaraz, gaindiarazten du ad gainditzera behartu.
Zure antzerkiak nolabait trauma hori gaindiarazi nahi du? Berria - Kultura 2004-07-10
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak adierazi zuenez, testuak garai bateko «paternalismoa» gaindiarazi du: «Adingabea, babestu beharreko objektua izatetik eskubideen subjektua izatera igaro da». Berria - Mundua 2006-05-09
Amen ohoretan, maiatz loretsua lagun, iduri du bazter guzia ere goxo goxoa emanik dagoela, amaren grazia salatzeko eta gaindiarazteko bezala. Herria 2001-05-24
Oinarrizko ideia da hizkuntz ikasleak bere H1ren ahoskeraz jabetzean eta dagokion fonema inbentarioaren sendotzean hizkuntzak gaindiarazten dizkion bilakabideak bakarrik gainditzen dituela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.