Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gaindegi 1 iz leku garaia.
Ez gaindegiak, ez haran sakonak, ez maitasun sutsua zaizkit aski, harik eta neroni nire Semearen baitan agertzen naizen arte. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.
Mariñamendi eta Larraingane gailurren norabidean, edo agian denborak eta indarrek lagunduz gero belardiak eta garomanak berdingabeak dituen Arizbakarreko gaindegirantz heltzeko asmoarekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
2 gainaldea.
Nik behetik eman ahalean aitak pilatzen zituen lizar zatukak bordako gaindegian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.