Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gainbeheratu, gainbehera(tu), gainbeheratzen 1 da ad gainbehera joan.
Ez al dakusgu, azkenik, gizaundien monumentuak higatzen direla, [...] eta mendi garaietatik erauzitako haitzak gainbeheratzen direla, denboraren eta patu mugatuaren erasoei eutsi ezinik? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.
Erromako Elizak ezin ditzake bere martiriak gaitzetsi, kartaz osatutako gaztelu bat bailitzan gainbeheratu nahi ez badu, behintzat. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 40. orr.
Gainbeheratua dagoela esan liteke, bai, mendi-giroko eta herri ttikietako bizimodua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Hiri gainbeheratu hartako ohiko ixiltasun hits eta zapala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.