Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gainbegiratu2 (ETCn 3.220 agerraldi, aditzarenak barne) 1 iz gaingiroki begiratzea. ik gainbegirada.

Definizio nagusien gainbegiratu honek ongi erakusten du zergatik den horren arazotsua adierazgarritasunaren kontzeptua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

Mendebaldeko artearen historiaren gainbegiratu gisako bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 176. orr.

Irudiaren ikusleaz dauden ikuspegi nagusien gainbegiratu labur honek erakusten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Mutil gazteak gainbegiratu urduria bota zion besaulkian eserita [...] zegoen neskari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.

2 gainbegiratua egin

Egurrei gainbegiratua egin eta anaia Patxiren entrenamendu gunera sartu eta berotzen hasi aitzin finalaz jardun du.  Berria - Kirola   2004-02-28

Kimika aldizkari bati gainbegiratua egiten zion bitartean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 96. orr.

Saioa bihar izango da 22:15ean Herri Antzokian eta ordubete inguruan mende baten gainbegiratua egingo dute.  Berria - Kultura   2004-09-23

Gaur Bilbon gainbegiratua egingo dio bere ibilbideari: “Hit bihurtu ziren abestiak eta Linek kaleratutako diskoetako kantuak uztartuko ditut”.  Berria - Kultura   2004-02-19

Aski da bi itzulpenei egindako gainbegiratua poesiaren itzulpenak areagotu egiten duen arazo batez jabetzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 183. orr.

· Gainbegiratu bat egiten die han daudenei.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 45. orr.

Besteek hamaiketakoa egiten zuten bitartean, nik gainbegiratu bat egin nahi izan nion egunkariari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 129. orr.

Txitxikovek gainbegiratu bat egin zion zerrendari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

3 gainbegiratua eman

Estatistikei gainbegiratua emanda, bi taldeak dira falta gehien egin dutenak Magnus Kopan.  Berria - Kirola   2004-01-20

Kontzertuan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak gainbegiratua emango dio Bernaolaren ibilbideari, Juanjo Mena zuzendariaren eskutik.  Berria - Kultura   2004-10-27

· Izugarri atsegin nuen kirol-egunkari eta aldizkariei gainbegiratu bat ematea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

· Bere gorputzari gainbegiratu azkar bat eman ondoren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gainbegiratu bat (18); gainbegiratu bat egin (3); gainbegiratu bat egiten (3); gainbegiratu bat eman (3); gainbegiratu bat ematea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus