Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dago ezer gozoagorik jakintsuen doktrinak ondo eraikitako goi tenplu nareetan bizitzea baino, nondik besteak gainbegira ditzakezun. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 99. orr.
Gainbegiratu behar zuela kokondoak nola garbitzen zituzten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.
Begi-kolpe batez gainbegiratzen ditu kanpoko ahalmenak eta bakoitzari jartzen dio bere zeregina. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.
Negoziazioak gainbegiratuko dituen batzorde bat osatzea ere adostu zuten bi aldeek. Berria - Mundua 2004-12-31
Konferentzia horretan sortu zen Nazioarteko Diru Funtsa, eta hari eman zitzaion sistemaren arauak gainbegiratzeko ardura. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasari dagokionez, aurten 35 herritako datuak sartuko ditu Euskaltzaindiak, orain artekoak gainbegiratu eta zuzenduko ditu eta Atlaseko bi liburuki argitaratzeko prest utziko ditu. Berria - Kultura 2004-11-17
Erasoaren aurretik bestelako neurri prebentiboak hartuko dituela NBEk: egoerak gainbegiratu, armak ikuskatu, bitartekaritza egin eta bakea ezartzeko bideak bilatu. Berria - Mundua 2004-12-05
Orain, hiru polizia sartzen dira, bata bestearen atzetik: lehena, pasaportea begiratzeko; bigarrena, bisa jartzeko, eta hirugarrena, gainbegiratzeko. Berria - Mundua 2004-04-27
Bozak antolatu eta gainbegiratzeko ardura duen Nazio Batuen Erakundeak bere kideak atera behar izan zituen atzo Herat hiritik. Berria - Mundua 2004-09-14
Notario batek gainbegiratuko du bozketa. Berria - Kirola 2004-12-30
Bizirik dauden Realeko lau presidenteek kapital handitzearen lehen bi faseak gainbegiratuko dituzte eta hirugarrena zuzenduko dute. Berria - Kirola 2004-12-24
Aldagela propioak edo dopinaren aurkako kontrolak emakume batek gainbegiratzea dira egindako beste eskariak. Berria - Kirola 2004-01-03
Ez du edozein tratatu orri-pasaka gainbegiratzea besterik, eta oroitzapenak mordoka datoz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 295. orr.
Eta musuka berriro hura, nik postako gutunak gainbegiratzen niharduela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 84. orr.
Dena egun bakar batez zirriparran gainbegiratu nahi izaten duten turista-talde horietakoak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.
Gainbegiratzen hasi eta, sakon begiratzen amaitu nuen, ezin bainion irakurtzeari utzi. Berria - Kultura 2004-03-10
Altxor kutxa ireki eta barrukoa gainbegiratu baino ez dut egin. Berria - Kultura 2004-05-11
Erakusketak historia labur hori gainbegiratzen du, alderdi zehatzago edo geografia partikularretan sartu gabe. Berria - Kultura 2004-01-13
Oker ari ote zen honetan, galdetu zion bere buruari, azken asteetako bere jokabidea gainbegiratuz, eta galdezka ea gehiegi behartu ote zuen Minta. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 63. orr.
gainbegiratu behar (4); gainbegiratu egingo (3); gainbegiratu eta (4); gainbegiratu zuen (7); gainbegiratuko ditu (3); gainbegiratzeko ardura (3); gainbegiratzen ari (10); gainbegiratzen hasi (3); gainbegiratzen zituzten (3)