Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gain 1 iz gai zuria, lodia eta koipetsua, esnearen gaineko geruza osatzen duena. ik krema 2.

Sehaska-kantak, jostura berriak, bizkotxoa egiteko ontziaren hondo erantsia, esnearen gaina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 322. orr.

Jetziko duen esnea gaina eta guztiarekin ageriko zaiolakoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.

Baziren erreboilo ederrak, esne gaina bezain zuriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

2 gainaldea.

Kapelaren gainari heldu zion burutik kentzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 267. orr.

Euskaldunok hemen etxeari teilatua ematean, erramu-zarbaz gaina koroatzen diogun bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Amak, han bertan zegoen erratz bat hartu eta garbitu egin zuen harriaren gaina eta ingurua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 33. orr.

Altzairuzko gaina duen mahai apal baten aurrean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 107. orr.

Etxeari gaina kanaberazkoa ematen zitzaionean, urki-azala ipiniko zitzaion azpitik: ez zen tantanik pasatuko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

"Konkorrene" eta "Olivasene"ko gaina inguratu, eta "Aldakoene" ezkerretan utziz, Loiolako "Joakiñene" taberna aldera abiatu nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

Mendi haren gainetik, Jainkoak Israeli ondaretzat emaniko lurraldeari begira egona zen Moises.  Elizen arteko biblia   2 M 2,4

Itsasoaren gaina zerbait berdindu zen, eta zurrunbiloak, banaka-banaka, desagertu egin ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Gure inguruan, behearen gaina ilez estaltzen joan zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Uda gaina jotzen ari zen egun batez ekarri zuten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.

Etapako lehen 150 kilometroetan txirrindulariek ez baitute gainik pasatu beharko.  Berria - Kirola   2004-07-15

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esku gaina masailean zuen eta ukalondoa alde batera okertuta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 80. orr.

Bekokia ukitu eskumutur gainarekin eta izerdia xukatu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 260. orr.

Da Ruak sudur zuloak ireki zituen, ezpain gaina okertuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.

Hatzez ukitu zuen gertuen zuen mahai gaina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Ohe gaina beste apal batek zeharkatzen zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 260. orr.

Bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria.  Elizen arteko biblia   Mk 2,4

Arratsalde luzean, behelaino zerrendak osatuko dira, itsasoa eta uharte apalak estaliz eta mendi gainak bistan utziz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Gero mendi gainak hartu eta aldats behera zetozen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 76. orr.

Mendi gainetan ezarri zituen, landako fruituz elikatu; basa eztiz hazi zituen, harkaitzetik sorturiko olioz.  Elizen arteko biblia   Dt 32,13

Arbasoak bazoazin mendi gain hortara / Beren Nagusiari otoitz egitera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 11. orr.

Larreak galduak dira, Karmel gaina lehortua.  Elizen arteko biblia   Am 1,2

Ánimas ontziaren karelak ur gainaren parean ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 383. orr.

3b bere gain (orobat beregain g.er.) bere ardurapean.

Hots, merkatari marinan Komunikazioaren ardura bere gain zuen, eta ardura hori teorian arlo zibilekoa bazen ere, teorian baino ez zen arlo zibil hutsekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 282. orr.

Bere anatoliar sorlekuko kultur ondarea bere gain zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Berak, inork behartu gabe, bere sabel emaile zabalaren bazter guztietatik ematen baitzuen, bere gain zeuzkan bere semeak poztu, mantendu, eta asetzeko adina guztia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Gure bekatuak bere gain hartu eta gurutzeraino eraman zituen, gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,24

Erlamandoaren antzeko zara: ez du erleen lana bere gain hartzen, baina lehenengoa da eztia jaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.

Kapitalaren eraketa, berriz, normalean estatuak hartzen zuen bere gain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Finantzaketaren zati bat bere gain hartuko du, estatuei laguntza emateko.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Etxeko ardura bere gain hartu beharra zeukalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Berak hartua zuen bere gain Erregeri biharamunean emango zitzaion Agirirako sinadurak bertan biltzea. gerra galtzearen erantzukizuna bere gain hartzeak izutuko balu bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 260. orr.

Kartzelako buruak ez zion bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen Joseri.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 110. orr.

Bide bera hartu zuten gero Europako beste erresuma zenbaitek eta bere gain utzi menturaz lau mende hartan eskutan zeuzkaten ontasunak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.

· Ez nion, ordea, galderan aurrera egiteko aukerarik eman, nire begirada funditzailea bere gain sentitu baitzuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

4 gain behera (ETCn 514 agerraldi; orobat gainbehera g.er.) adlag goitik behera. ik gainbehera.

Etxea gainbehera etorriko balitz ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Gain behera etortzeko arriskua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Vesuvio su-mendia iratzarri zelarik, bere botakinak ixurtzen zituela gain behera.  Herria   2004-03-04

Garai hartan euskara gain behera zihoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.

Industria tradizionala gainbehera zetorren.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Parera iritsi zitzaionean, agureak gain behera ikuskatu zuen, eta kopeta zimurtu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Soldaduak […] oliozko argiontzia hartu zuen, eta gain behera so egin zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 276. orr.

Solasaldia gain behera etortzen uztea ez zitzaiolako gizalegekoa iruditzen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 64. orr.

Gain behera dauden talde handien multzoan.  Berria - Kirola   2004-11-02

Egitasmoak gainbehera egin zuen 1950eko hamarkadan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 99. orr.

Eredu hori gain behera doa Berlingo Harresia eraitsi zutenetik.  Berria - Kultura   2004-12-29

Sobiet Batasuna gain behera joan zenean.  Berria - Mundua   2004-07-18

Alkoholismoak andre garbitzaile zintzo bat gain behera nola zekarren kontatzen zuen istorioari onartezina iritzirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Gizarte idealak gain behera datozen garaiotan.  Berria - Kultura   2006-05-09

Alemanak gainbehera etortzearekin indartu zela erresistentzia.  Berria - Kultura   2004-07-11

Biztanleria gainbehera doala ikusirik.  Berria - Mundua   2004-05-01

Jokalari asko, Raul kasu, gainbehera doaz.  Berria - Kirola   2004-12-12

Antsia ote da gainbehera joaten hasteko lehendabiziko urratsa?  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Argia gainbehera zihoan abuztuko ortzegun horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Uztailak 2 dituenean, hasi ahal da akaso gainbehera gure eguzki jauna, edo zertan da?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

5 gain beheran (ETCn 17 agerraldi; orobat gainbeheran) adlag gain behera.

Jadanik Baigura kaskoan 6 minutoren abantaila bazuen, nahiz gero, gain beheran, abantail hori ttipitu den.  Herria   2004-05-20

Osasuna, gainbeheran.  Berria - Kirola   2004-10-05

Huts-neurgailuaren orratza, hantxe zeroan zut-zut egona, gainbeheran hasi zen, ezkerrerantz lerratuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.

“Putz” uztea erabaki dugu, gainbeheran hasi aurretik, edo inertzia hutsez lan egiten hasi aurretik.  Berria - Kultura   2004-05-21

Frantziako Iraultzaren bezperan, gainbeheran zegoen gizarte hura.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 18. orr.

Gainbeheran zegoen bizimodu bat irudikatu zuen.  Berria - Kultura   2004-07-15

Atzean utzi dut itsasoa, baina zeruan harrokeriaz hanpaturik egon arren gainbeheran hasi eta harekin bat egitera datorren eguzkiaren urruma senti dezaket bizkarrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.

Baina Rühr bailarako kluba gainbeheran da, arazo ekonomiko latza medio.  Berria - Kirola   2004-04-01

Galina, etengabeko gainbeheran dagoen markesa.  Berria - Kultura   2004-06-19

6 gain-bizkar itsasontzietan, gainaldea, bizkarra.

Haga-gainak oihalekin eta denarekin joan ziren behera, karrakaren gain-bizkarrera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

San Salvador ontziko gain-bizkar nagusian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.

Ontziburu berriak goiko gain-bizkarretik desager zitezen agindu zienez gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.

Aparailuetan behera labainduz gain-bizkarrera zetorren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 200. orr.

Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.

7 gain-dotatu izond

Halaz ere, ume gain-dotatuaren pasadizoaz apur bat nekatu/ nazkatuz gero, Nothomben beste libururen bat aukera dezakezu, ugari ditu eta.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 366. orr.

7a gain-ezarketa

Irakurria omen zuen, ordurako oroitzen ez zen aldizkariren batean, aloxanak, mukosak ukitzean, koloreztapen gorri ezinago iraunkorra ematen diela, ez baita gain-ezarketa bat, berniz bat alegia, ezpain-margoa den bezala, baizik eta tindu peto-peto bat, artileari eta kotoiari ematen zaien moduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Gizaldi batzuetan edertasuna apaindurarekin, gain-ezarketarekin, jantzi-mantziarekin identifikatu da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

7b gain-gaineko izond gorenekoa.

San Telmo hondartzaren gain-gaineko Ondarrondo pasealekuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.

(…) horra sinesterik gehiago ez dutenen esperantza, horra azpiratuen ausartasun gain-gainekoa!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Ez bada ere jokoa gain gainekoa, berotu dute jendea.  Herria   2003-08-07

8 gaina hartu

Baina emeki emeki, Iruñera hurbil arau, eguzkia gaina hartzera doa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Udapartea dugu, eguzkiak bere gaina hartu du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Biolinak bigarren mailan geratzen ziren, biolontxeloak gaina hartzen baitzien, tontorrak mendiari eta dorreak elizari gaina hartzen dioten bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 275. orr.

Gaizkile batek beti aurkitzen du berari gaina hartuko dion beste gaizkilea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Odolak surik gabe irakiten baitu, sumindurak gaina hartu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Inork ez dauka oso argi horrelakoetan legeak edo ohiturak hartu behar lukeen gaina.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Oraingo honetan haserreak gaina hartu zion begiruneari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Nire senak hartzen zion, ordea, gaina adimenari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.

Errabiak gaina hartzen ziola hauteman zuen, zintzurrean listua irensteko trabatzen zuen korapilo bat egiteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 190. orr.

Zainei gaina hartu nahian, burua biratu nuen ohe ondoko mahaitxoaren aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Anaiaren konplimendu bortxatuak gaina hartu zien urdaileko leizetik heldu zitzaizkidan intziriei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 126. orr.

Egoerari gaina hartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Eta bat-batean ideia bat hasi zen beste guztiei gaina hartzen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Gaitzak gaina hartu zion eta Indian bertan hil zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Alkoholak doi gaina hartu aurretik ematen duen argitasun puntu horretan mintzatu da orain artean laguna.     «Kuskue tanden», 2004 - 125. orr.

Goitik behera ezartzen zaigunari gaina hartzeko modu bat badela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 102. orr.

9 gainez adlag gainezka.

Arazoak zituzten mariagorarekin ibai-erreka guztiak gainez zihoazelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.

10 gainez egin (224 agerraldi, 45 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 344 agerraldi) gainezka egin.

Urte berean, Salamanca aldetik, aldiz, Tormes ibaia gainez eginda ibili zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Ibaiak alde guztietatik gainez egiten duen garaian.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,16

Zoko batean, liburuek, jantziek eta izarek gainez egiten zuten kaxa batetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Baina nik ez nuen nahi, ez nuen hil nahi -errepikatu zuen eta berriro ere, malkoek gainez egin baliote bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 64. orr.

[Hotel edo ostatu txukun] den-denak gainez eginak zeuden eta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 81. orr.

Eta Antonioren pazientziaren ontziak gainez egin zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 536. orr.

· (gauza astraktuak) Zorionak batzuetan, saminak bezalaxe, barruan kabitu ezin eta gainez egiten baitigu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Sekulako ergelkeriak esaten direla bihotzak huts eta buruak gainez egiten duenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

-Kokolo halakoa! -haserreak gainez egin zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 89. orr.

Sentimenduak gainez eginda zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Kristauek hainbesterainoko poza aurkitu beharko lukete hemen, non barruko alaitasunez gainez egin behar luketen maitasunean eta eskerronean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.

Gogor plantei eusten saiatzen ari zen gaztea, emozioak ez ziezaion larregi gainez egin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

· (zerbaiti) Ubideari gainez egiterat doakion uholdearen gisarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Begi itsuak ziren, ezer gehiagorik ikusiko ez zutela zin egindakoak, ikusitakoak gainez egin baitzien begiei eta ondorioz hondoraino galdu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Burua makurtu dut, begiei gainez egitea eragotzi nahi eta ezinean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Emozioak gainez egin zion lotsari.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.

11 gainez gain

Zerbait irakurtzen dudalarik gainez-gain ibilki naiz beti.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 194. orr.

Herioren itzala gainez gain dabilenean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.

Jainko Jauna dut neure indar, basahuntzaren arintasuna eman die nire zangoei eta gainez gain nau ibilarazten.  Elizen arteko biblia   Hab 3,19

Masachusseteko zenatur hori gainez gain doa gehienak irabaziz.  Herria   2004-02-12

Kapera horren ondoan dira juntatzen gaineko eta behereko bideak, Donibane Garazitik gainez gain doana eta Luzaidetik petik gora heldu dena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Milafrangan gainez gain zoan lehunztarra xapelgoko partida hortan baina lanak izan ditu haatik ondarrerat lau kintzez irabazteko.  Herria   2001-05-03

Gainez gain joan dira irabazleak 30-14 ko abantaila hartu ondoan.  Herria   2003-01-21

Erreka hori, autobideak, airez airean, gainez gain, iragaiten du.  Herria   2003-09-25

Goazen larrienak bederen ikusiz, gainez gain balinbada ere.  Herria   2001-09-06

12 ur gain (orobat urgain) iz

Eskuaren ur-gain izoztua arakatzen segitu zuen aitaren egiteko ur bedeinkatu bila, gero eta urduriago, baina alferrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Urgain geldiak ispilua zirudien; Urumea bera lakua bailitzan, eta ez ibai isurkorra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Behi lokartuaren bizkarraldea bezain nare eta leun dago ur-gaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Zuhaitzen azpitik, zuhaitzetan zihoan ibaia, ur gaina belarrez beteta, ibai sakon, hotz, gardena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Ura barrura ekartzen aspaldi hasia, arrantzaleei txalupa itzuli genienerako Ánimas ontziaren karelak ur gainaren parean ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 383. orr.

13 oharra2_(gain leku atzizkiez: ik beheko konbinatorian gainean, gaineko eta gainetik-en agerraldi maizkoena. ik gainera.)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adierazteaz gain (14); agertzeaz gain (11); aipatutakoez gain (10); aipatzeaz gain (11); arazoez gain (10); aritzeaz gain (16); aukera izateaz gain (11); aurkezteaz gain (17); azaltzeaz gain (16); aztertzeaz gain (12); babesteaz gain (9); behar izateaz gain (9); bere gain har (27); bere gain hartu (501); bere gain hartua (14); bere gain hartuko (70); bere gain hartuz (26); bere gain hartzea (40); bere gain hartzeko (90); bere gain hartzen (114); beren gain hartu (70); beren gain hartzeko (12); beren gain hartzen (21); berri emateaz gain (10); betetzeaz gain (11); biltzeaz gain (11); bultzatzeaz gain (11); buruz gain (12); denaz gain (15); edukitzeaz gain (14); egiteaz gain (139); egoteaz gain (43); ekonomikoaz gain (11); emanaldiez gain (10); emateaz gain (86); erabiltzeaz gain (11); eragiteaz gain (14); erakusteaz gain (17); esateaz gain (18); eskaintzeaz gain (20); eskatzeaz gain (25); eskuratzeaz gain (9); euren gain hartu (12); eusteaz gain (11); ezagutzeaz gain (11)

gain batean (19); gain behera (37); gain hartan (39); gain horietan (12); gain hortan (12) gainez gain (35)

galtzeaz gain (14); gozatzeaz gain (10); gure gain hartu (11); hartzeaz gain (25); herritarrez gain (9); hildakoez gain (19); hiltzeaz gain (14); idazteaz gain (18); ikasteaz gain (13); ikusteaz gain (16); irabazteaz gain (43); izaiteaz gain (11); izateaz gain (521); jakiteaz gain (10); jarraitzeaz gain (11); jartzeaz gain (23); jasotzeaz gain (25); jokatzeaz gain (21); jotzeaz gain (22); kentzeaz gain (12); kideez gain (12) laguntzeaz gain (20); lan egiteaz gain (9); lanaz gain (28); lanez gain (19); lehenaz gain (14); liburuez gain (11); lortzeaz gain (28); mantentzeaz gain (9); mendi gain (13); musikaz gain (11); nabarmentzeaz gain (10); nagusiaz gain (11); neurriz gain (65); neurriz gain baliatu (12); ona izateaz gain (12); onartzeaz gain (10); opariez gain (11); oroz gain (118); partidaz gain (9); politikoez gain (13); salatzeaz gain (23); sariaz gain (9); sartzeaz gain (16); sortzeaz gain (11); taldeez gain (12); uzteaz gain (17)

gaina hartu (139); gaina hartu dute (17); gaina hartu zion (15); gaina hartuko (11); gaina harturik (13); gaina hartuz (16); gaina hartzeko (9); gaina hartzen (64); mahai gaina (13)

aho gainean (15); aldare gainean (42); alfonbraren gainean (9); arbelaren gainean (9); asto gainean (45); astoaren gainean (11); ate gainean (23); atearen gainean (12); atzeko hanken gainean (10); aulki baten gainean (19); aulki gainean (26); aulkiaren gainean (13); aurpegiaren gainean (12); azalaren gainean (13); bakar baten gainean (10); barra gainean (40); bata bestearen gainean (99); begien gainean (17); behearen gainean (10); belar gainean (48); belaun gainean (41); belaunaren gainean (10); belaunen gainean (65); bi hanken gainean (11); bi oinen gainean (9); bidearen gainean (21); bihotz gainean (11); bizikleta gainean (71); bizkar gainean (150); bizkarraren gainean (23); bular gainean (47); bularraren gainean (24); burdin bidearen gainean (11); burkoaren gainean (17); buru gainean (210); buru gainean jarri (9); buruaren gainean (34); buruen gainean (20); egoeraren gainean (10); egoitzaren gainean (10); egurraren gainean (9); elkarren gainean (34); elur gainean (14); ereduaren gainean (10); erratz gainean (12)

esku gainean (17); eskuaren gainean (17); eskubideen gainean (10); eskuen gainean (10); estalkiaren gainean (14); eszena gainean (11); etxe gainean (10); euren gainean (14); euskararen gainean (13); ezpain gainean (10); gai horren gainean (15); gaiaren gainean (12); gain gainean (85)

gainean ageri (9); gainean agertu (11); gainean agertzen (9); gainean agintzen (9); gainean altxatu (9); gainean argi (9); gainean ari (37); gainean aritu (20); gainean arrastaka (11); gainean aurkitu (10); gainean baizik (18); gainean bakarrik (11); gainean behar (10); gainean belauniko (11); gainean berba (19); gainean bere (32); gainean beren (10); gainean bermatu (14); gainean bermaturik (13); gainean bermatuta (9); gainean bermatzen (12); gainean beste (40); gainean bezala (44); gainean bi (35); gainean bizi (24); gainean bota (10); gainean bukatuko (18); gainean bukatuko da (11); gainean bukatzen (9); gainean da (21); gainean dago (69); gainean dagoela (15); gainean dagoen (68); gainean dagoena (10); gainean dantzan (14); gainean daude (28); gainean daudela (10); gainean dauden (32); gainean den (12); gainean dituzten (10); gainean du (14); gainean duela (14); gainean duen (49); gainean dugu (16); gainean dute (10); gainean duten (23)

gainean edo (35); gainean eduki (11); gainean egin (63); gainean egindako (48); gainean egingo (9); gainean eginiko (15); gainean egiten (52); gainean egon (69); gainean egon behar (13); gainean egongo (27); gainean egotea (22); gainean egoteko (9); gainean egoten (11); gainean eman (16); gainean eraiki (60); gainean eraiki zuen (9); gainean eraikia (26); gainean eraikiko (9); gainean eraikitako (18); gainean eraikitzen (18); gainean eraman (28); gainean eramaten (10); gainean ere (75); gainean erori (28); gainean erortzen (23); gainean esan (11); gainean eseri (93); gainean eseri eta (13); gainean eseri zen (41); gainean eseria (11); gainean eserita (102); gainean eserita zegoen (10); gainean esertzen (9); gainean eta (240); gainean etzan (72); gainean etzan eta (10); gainean etzan zen (30); gainean etzanda (83); gainean etzanik (13); gainean etzaten (16); gainean ez (64); gainean ezarri (99); gainean ezarri eta (10); gainean ezarri zituen (9); gainean ezarri zuen (20); gainean ezarria (15); gainean ezarriko (12); gainean ezarrita (9); gainean ezartzen (28); gainean ezer (9); gainean ezin (9); gainean gehiago (10); gainean gelditu (19); gainean genuen (10); gainean geratu (18); gainean geratzen (21); gainean gertatzen (10); gainean geunden (12); gainean gogoeta (11); gainean gurutzatu (11); gainean gurutzearen (14); gainean gurutzearen seinalea (14); gainean hainbat (9); gainean halako (10); gainean hartu (31); gainean hartuta (9); gainean hegan (14); gainean hiru (12); gainean hitz (68); gainean hitz egin (19); gainean hitz egiteko (15); gainean hitz egiten (14)

gainean ibili (30); gainean ibiltzea (11); gainean ibiltzeko (14); gainean ibiltzen (39); gainean idatzi (9); gainean idatzitako (14); gainean ikusi (20); gainean ikusten (16); gainean ipini (97); gainean ipini zituen (10); gainean ipini zuen (23); gainean ipintzen (13); gainean izan (47); gainean izango (29); gainean izatea (10); gainean jar (14); gainean jardun (15); gainean jarri (448); gainean jarri behar (11); gainean jarri du (19); gainean jarri eta (84); gainean jarri nahi (14); gainean jarri nuen (11); gainean jarri zen (24); gainean jarri zituen (18); gainean jarri zuen (47); gainean jarri zuten (11); gainean jarria (23); gainean jarriko (35); gainean jarririk (33); gainean jarrita (82); gainean jarritako (35); gainean jarriz (32); gainean jartzea (26); gainean jartzeko (56); gainean jartzen (111); gainean jartzera (9); gainean jesarri (10); gainean jo (12); gainean kokatu (18); gainean lan (13); gainean lo (38); gainean lo egin (9); gainean luze (15); gainean makurtu (18); gainean makurturik (18); gainean makurtuta (13); gainean nengoen (13); gainean neukan (11)

gainean oinez (14); gainean paratu (34); gainean pausatu (53); gainean pausatu zen (9); gainean pausatu zuen (14); gainean pausaturik (17); gainean pausatzen (24); gainean saltoka (11); gainean sortu (11); gainean sortutako (12); gainean utzi (217); gainean utzi du (14); gainean utzi eta (41); gainean utzi nuen (13); gainean utzi zituen (11); gainean utzi zuen (57); gainean utzita (15); gainean utzitako (11); gainean uzten (28); gainean zabaldu (24); gainean zabaltzen (10); gainean zamalkatzen (12); gainean zebilen (16); gainean zegoela (18); gainean zegoen (157); gainean zen (19); gainean zer (9); gainean zeraman (10); gainean zerbait (13); gainean zetzan (12); gainean zeudela (9); gainean zeuden (62); gainean zeukan (39); gainean zihoan (19); gainean zin (12); gainean zintzilik (16); gainean ziren (15); gainean zituela (9); gainean zituen (17); gainean zuela (35); gainean zuen (46); gainean zut (10); gainean zuten (17); gainean zutik (43)

gau mahaiaren gainean (10); gauza guztien gainean (9); gorputzaren gainean (9); gurdi gainean (15); gure gainean (43); hanka baten gainean (10); hanken gainean (53); haragiaren gainean (9); harkaitz gainean (13); harresi gainean (15); harri baten gainean (18); harri gainean (32); harriaren gainean (21); harrien gainean (19); heriotzaren gainean (11); herriaren gainean (9); hilobi gainean (16); hilobiaren gainean (14); hiriaren gainean (16); hitzen gainean (16); hizkuntzaren gainean (9); hondar gainean (18); hutsaren gainean (16); ibaiaren gainean (15); idazmahaiaren gainean (24); ipurdi gainean (11); itsas gainean (16); itsasoaren gainean (12); izter gainean (12); jakinaren gainean (507); jakinaren gainean dago (13); jakinaren gainean egon (27); jakinaren gainean jarri (48); kantxa gainean (69); koltxoi gainean (14); konstituzioaren gainean (10); kontuen gainean (9); kutxaren gainean (12); lanaren gainean (14); lekuaren gainean (18); lepo gainean (37); lepoaren gainean (9); liburu baten gainean (9); liburuaren gainean (9); liburuen gainean (16); lur gainean (116); lur gorriaren gainean (9); lurraren gainean (82); mahai baten gainean (45); mahai gainean (1340); mahai gainean dago (18); mahai gainean dagoen (21); mahai gainean dauden (17); mahai gainean ezarri (14); mahai gainean ipini (19); mahai gainean izan (9); mahai gainean jarri (117); mahai gainean jartzeko (24); mahai gainean jartzen (27); mahai gainean utzi (92); mahai gainean uzten (17); mahai gainean zabaldu (10); mahaiaren gainean (182); mahaiaren gainean utzi (13); mahaien gainean (9); mahaitxoaren gainean (14); mando gainean (12); mendi gainean (17); mostradore gainean (13); muino baten gainean (10); neure gainean (10); nire gainean (71); obraren gainean (9); ohe gainean (278); ohe gainean eseri (21); ohe gainean etzan (24); ohe gainean etzanda (19); ohe gainean utzi (15); ohearen gainean (25); oholtza gainean (101); oholtzaren gainean (18); oinarri horren gainean (9); oinen gainean (34); ontzi gainean (9); paper gainean (13); paperaren gainean (24); piano gainean (14); pila baten gainean (10); pilaren gainean (11); plater gainean (9); politikaren gainean (10); proposamenaren gainean (21); puska baten gainean (9); sabel gainean (26); sabelaren gainean (25); sofa gainean (20); sofaren gainean (13); sorbalda gainean (76); sorbalda gainean jarri (10); sorbaldaren gainean (14); sorbalden gainean (26); su gainean (14); suaren gainean (13); sudur gainean (9); sukaldeko mahai gainean (26); sukaldeko mahaiaren gainean (9); takoien gainean (11); tapizaren gainean (10); taula gainean (117); taularen gainean (9); taulen gainean (39); teilatu gainean (27); tokiaren gainean (10); txapa gainean (14); ukondoen gainean (9); ur gainean (104); uraren gainean (41); uren gainean (14); zaldi baten gainean (12); zaldi gainean (161); zaldiaren gainean (31); zaldien gainean (10); zangoen gainean (16); zauriaren gainean (9); zelai gainean (39); zoru gainean (17); zoruaren gainean (13); zubi gainean (10); zubiaren gainean (12); zuen gainean (20); zuen mahai gainean (32); zure gainean (22)

; ate gaineko (19); balio erantsiaren gaineko (11); bizikleta gaineko (9); buru gaineko (22); egoeraren gaineko (12); elur gaineko (9); errentaren gaineko (31); errentaren gaineko zergaren (10); eskubideen gaineko (14); gaiaren gaineko (11)

gaineko aldean (28); gaineko aldetik (9); gaineko ardura (10); gaineko argi (10); gaineko argibideak (11); gaineko azalpenak (11); gaineko azken (12); gaineko azterketa (17); gaineko bere (11); gaineko beste (10); gaineko bi (18); gaineko datu (12); gaineko datuak (17); gaineko erabakia (12); gaineko erabakiak (11); gaineko erreferenduma (11); gaineko eskubideak (9); gaineko eta (15); gaineko euskadiko (29); gaineko euskadiko txapelketa (10); gaineko eztabaida (48); gaineko gogoeta (41); gaineko hausnarketa (17); gaineko ikerketa (27); gaineko ikerketak (10); gaineko ikuspegi (13); gaineko informazio (22); gaineko informazioa (53); gaineko iritzia (18); gaineko jarrera (9); gaineko kezka (15); gaineko kontrol (24); gaineko kontrola (40); gaineko legea (11); gaineko lehen (12); gaineko presioa (11); gaineko txosten (9); gaineko txostena (20); gaineko zerga (59); gaineko zergak (13); gaineko zergaren (23); gaineko zubi (9); gaineko zubia (12)

gainekoa da (10); gainekoa eta (9); gaitzaren gaineko (12); giza eskubideen gaineko (11); goma gaineko (39); heriotzaren gaineko (9); honen gaineko (20); horien gaineko (37); horren gaineko (71); ibai gaineko (11); ibaiaren gaineko (12); ingurumenaren gaineko (13); konstituzioaren gaineko (11); lur gaineko (52); lurraren gaineko (14); mahai gaineko (95); mahaiaren gaineko (10); mugaz gaineko (19); naturaz gaineko (15); neurriz gaineko (33); neurriz gainekoa (12); ohe gaineko (16); oholtza gaineko (13); ondarearen gaineko (10); paper gaineko (12); sozietateen gaineko (10); taula gaineko (16); ur gaineko (19)

alderdikerien gainetik (13); asto gainetik (22); asto gainetik jaitsi (11); beste ezeren gainetik (50); beste guztien gainetik (50); betaurrekoen gainetik (11); bizkar gainetik (32); buru gainetik (80); buruaren gainetik (34); buruen gainetik (29); denen gainetik (28); edozeren gainetik (14); etxeen gainetik (9); gain gainetik (131)

gainetik altxatu (14); gainetik altxatzen (12); gainetik begira (14); gainetik begiratu (33); gainetik behera (12); gainetik bota (11); gainetik egon (37); gainetik egotea (9); gainetik hegan (24); gainetik ibili (11); gainetik igaro (28); gainetik igarotzen (20); gainetik izan (10); gainetik jaitsi (28); gainetik jarri (39); gainetik jartzea (13); gainetik jartzeko (13); gainetik jartzen (31); gainetik jaso (12); gainetik jauzi egin (10); gainetik kendu (137); gainetik kendu ezinik (11); gainetik kentzea (10); gainetik kentzeko (41); gainetik kentzen (34); gainetik nabarmentzen (14); gainetik pasa (21); gainetik pasatu (59); gainetik pasatuz (18); gainetik pasatzen (30); gainetik salto egin (15)

gauza guztien gainetik (74); gure gainetik (33); guzien gainetik (39); guztiaren gainetik (84); guztien gainetik (457); guztien gainetik dago (12); harresi gainetik (15); harrien gainetik (9); hesiaren gainetik (11); horien guztien gainetik (18); horren guztiaren gainetik (9); interesen gainetik (24); legearen gainetik (12); legeen gainetik (9); lepo gainetik (10); lur gainetik (12); lurraren gainetik (19); mahai gainetik (53); mugaren gainetik (19); mugen gainetik (13); nire gainetik (25); ohe gainetik (10); oholtza gainetik (9); ororen gainetik (167); oroz gainetik (218); oso gainetik (18); oztopo guztien gainetik (19); oztopoen gainetik (16); sorbalda gainetik (41); sorbaldaren gainetik (17); sorbalden gainetik (10); suaren gainetik (9); teilatuen gainetik (16); zaldi gainetik (37); zaldi gainetik jaitsi (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus