Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gailur 1 iz mendiaren alde garaiena.

Ernioko gailur gurutzeztatuan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.

Baina ez Helseggenen gailurretik, ez behinik behin ekaitzak jotzen zuenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Hegoaldetik igo, eta Aitzabal eta Beillotsa gailurrak zapaldu nituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

Alpe Garaietan, izoztegien oinetan, mendien gailur zuriak ebakitzen dituzten harkaitzezko mendiarte gorrietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 275. orr.

Eta han atzean mendaitz erraldoien bizkar ilun eta gailur zuriak ostertza eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Han urruti ikusten nituen gailur zurietatik zetozen hozkirriak ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 255. orr.

Goitiago, gailurreko haitzen azpian, dozenerdi bat zaldi dabil.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 53. orr.

Elurra ari du gailurraren tontorrean, elurra ari hegian, elurra ari du teilatuan eta larrainean...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.

Zuzen-zuzen gailurrera jo eta aita guztien artean handiena hartzen du, Jainko jauna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

Maldaren gailurra bistara jarri zaienean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Krater itzaliak, beren gailur ebakiak mendi sail luzeaz gainetik jasotzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Puy de Dôme da domoetan garaiena, Pic du Nancy gailurretan altuena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Erraz igotzen naiz mendian gora, gailurrez gailur dabiltza begiak orain.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 85. orr.

Anixet Garikoitz garaile Gailurretako Rallyan.  Berria - Kirola   2004-09-07

2 tontorra.

Bokale hau bera ere, harkaitzezko gailur altu biren artean gordea, hiru dartsena ttipitan dago banatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

3 teilatuaren alde garaiena.

Sabaileiho bat egingo diozu gailurretik metro erdira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Bi isuriko estalkia jarri zioten estalpeari, eta gailur inklinatu hori lohiarekin igurtziz, euri-ura kanpora botatzen saiatu ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.

Teilatuaren azpian, espazioa handia bada, tiranteak eta gapirioak; tamaina ertainekoa bada, gailurra jartzen da, eta teilatu-hegaleraino ateratzen diren astazaldiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.

Tiranteak eta gapirioak, basilika osoaren gailurrari eusten diotenak; beste bigarren gailur bati ere eusten diote gainera, gailur nagusiaren erditik jaitsi eta tenpluko pronaoaren gainetik zabaltzen den horri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

4 hainbat gauzaren alde garaiena.

Zubiaren gailurra Eiffel dorrea baino garaiagoa da.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Estolderietatik hasi eta Empire Statearen gailurreraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

Jasperek eskopetaz uxatutako zozo saldoa makalen gailurretan pausatu zela.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 31. orr.

Amildegiaren gailurretik ikusita, Are goibelagoak egiten zituen olatuen aparrak bere gailur zuri beldurgarria labar harrien gainetik gora altxatzen zuenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Eguzkia gailurrera bidean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 403. orr.

Zenbait ordu oinez egin ondoren, gailur-gailurrean eliza erraldoia duen herritxoari eusten dion harritzar hartara iritsi nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

5 gauza abstrakoen puntu gorena.

Hirugarrena bulko substantziazkoa, arimaren gailurra.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

25 urterekin motoziklismoaren gailurrean.  Berria - Kirola   2004-04-14

Eguberriak izan ziren urte bikain baten gailurra, baina baita errematea ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Lehen amodioa da bizitzaren gailurra.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 45. orr.

Arkitekturako De Architectura hamar liburuei dagokienez, bizitza profesional oso baten gailurra osatzen dutela dirudi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

Zer zen gizon haren meritua? Bere burua ezerezetik atera eta gailurreraino eraman izana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 70. orr.

Gaixotasunaren gailurrean [...] amets izugarri biziak izaten hasi zen Franco, gauero eta gau osoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Europako zibilizazioaren gailur hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.

Ziklo ekonomiko batean honako fase hauek bereiz daitezke: goraldia, gailurra, atzeraldia edo gainbehera, depresioa edo hondoa eta susperraldia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Ospearen gailurretik ez zion muzin egin esperimentatzeari.  Berria - Kultura   2004-07-16

Dotoreziaren gailurra zen miopea izatea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.

Deboiladura hartako gailurrean agertu berria zen argi batek arranguratzen ninduen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 173. orr.

Lotsagabekeriaren gailurra izan zen, gustu txarraren apoteosia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 313. orr.

Gizonaren gorabidearen gailurra da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 175. orr.

Jendeak uste du pasta dela italiarren gailur gastronomikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Idaztea gailurreko filosofo bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 510. orr.

Bat-batean, plazeraren gailurraren gailurrean, hazia sentitzen nuen, bero-bero, izterreko azal hotzean behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

6 (bilkurei dagokiela)

Kiotoko gailurrean hitzartutakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Bi egun horietan biribilduko baitute itun konstituzionala Bruselako gailurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Eusko Jaurlaritzarekin duen harremanari buruzko balorazioa egin zuen atzo, Tunisian egiten ari diren nazioarteko gailurrean. herria¬

2000. urteko Milurteko Gailurrean hitzartutako erronkak betetzeko hartu beharko liratekeen neurriak aztertuko dituzte han.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Uraren Gailurra egitekoak ziren han; munduko ura pribatizatu nahi duten multinazional guztiak bat egitekoak ziren, eta Itoizko urtegiaren afera salatzeko agertokirik egokiena zela pentsatu genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 67. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Beherakoan, gailur-oroitzapenak eramangarriago egiten ditu ametsak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 41. orr.

Igoera hori, jainkozkoaren gailur-ikuspeneraino, honela deskribatu eta laburbiltzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

· Mendi-gailurrean suzko borobil bat dago beti.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 115. orr.

Malda-gailurraren altueraraino.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Landare arraroak dira: lur sakonetik ura xurgatu, eta euri modura jaulkitzen dute ostera adar gailurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Haize gainean basoko arbol-gailurretan barrena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 8. orr.

Joseph beste zuhaitz gailur batean zegoen kokatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 82. orr.

Orain, ostera, itsas-lehorretan eta zeru gailurretan hamaika gauza dakusgu hamaika era eta norabidetan begi aurrean mugitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Eguzkiak ere ortzi gailurretik beroa noranahi hedatzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 111. orr.

Atzo bertan zoriontsu nintzen / heldutasun gailurrean zutik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.

8 (izenondo gisa)

Haitz gailurren izenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

Algararik ozenenak momentu gailurrenetarako gordez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 33. orr.

9 gailurra egin

Nepalgo Ama Dablam (6.856 metro) mendiko gailurra egin zuen atzo.  Berria - Kirola   2004-04-15

K2an gailurra eginez gero, bere zazpigarren zortzimilakoa egingo luke Pasabanek.  Berria - Kirola   2004-05-13

Fermin eta biok, kanpora orduko, arnasa hartzen dugu; gailurra egin duenaren lasaitasuna.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

10 gailurra harrapatu

Shisha Pangmako gailurra harrapatu duzue?  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

Orduan harrapatuko dute gailurra gure plazerek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

11 gailurra iritsi

Handik berehala iritsi nuen gailurra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Ez da ahaztu behar, baina, fantasiazko ipuinak [...] hasiera-hasieratik daudela Maupassanten ipuingintza oparoan; 1885-1886 urteetan iristen du argitalpenen gailurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

12 gailurra jo

Everesten gailurra lehenengo aldiz jotzen da, 1953an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Gailurra jo ondoan beheiti zetozela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 167. orr.

Gailurra egin ondoren bila etorririk.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 170. orr.

Orduan jo zuen gailurra taldeak, nahiz eta 2000-2001ean beste Kopa bat irabazi, Juventus mendean hartu eta gero.  Berria - Kirola   2004-01-15

Annie Hall filmarekin jo zuen gailurra, 1977an.  Berria - Kultura   2004-09-17

Sei ginebrakada edan eta hamalau bat zigarro erre ondotik, gauaren gailurra jotzen ari nintzen, hots, zizare ustel bat denetan porrot egina nintzela ondorioztatzeko une hunkigarria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Baina gailurra etxean jo zuen, Belgradeko Partizani hiru egin zizkionean.  Berria - Kirola   2004-03-03

13 gailurrean egon

Nire ibilbidearen gailurrean nengoen eta mota guztietako drogen menpeko nintzen.  Berria - Kultura   2004-02-18

Gotorlekuaren gailurrean, erdialdean, Marteren tenplua dago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1210. orr.

Anaiak garbi izan zuen hatsarretik buru izaiteko eta nagusi izaiteko jaio zela, eta piramidearen gailurrean egoiteko...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 305. orr.

Europako saskibaloiaren gailurrean dago.  Berria - Kirola   2004-02-24

Fisikan ez, baina gizartean, gailurrean dagoena goian ez ezik gainean ere bai-baitago ezinbestean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.

Gailurrean zegoela eraitsia izan zen maisu gaztearen azken margolan eta marrazkiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

14 gailurrera eraman

Euskal literatura bere gailurrera eraman dutenak mendearen azkeneko urteetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.

Frantzisko santutasun-gailurrera eraman zuten bertuteak haritzat hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Hilabete gutxitan erdipurdiko taldea izatetik gailurrera eraman zuen.  Berria - Kirola   2006-02-01

15 gailurrera heldu

Diligentzia muino baten gailurrera heldu da; bikaina ikusgarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Gailurrera heltzeko behetik hasi behar delako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Eta perfekzioaren gailurrera heldua bazen ere, beti hasten ari balitz bezala, bide berriak aurkitzen zituen grina txarrak oinazetu eta zigortzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.

16 gailurrera igo

Karmel mendiaren gailurrera igo zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,42

Ba al dago inor Ararateko gailurrera igo eta itzuli denik?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 116. orr.

Bi zaurituekin K-2ko gailurrera igotzea lortu zutenak.  Berria - Kirola   2004-07-30

Nola lortu zuen boterearen gailurrera igotzea.  Berria - Kultura   2004-01-21

Arkaismoa futurismoaren leizean eror daitekeen bezala, horrela futurismoa antzaldaketaren gailurretara igo daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.

17 gailurrera iritsi

Iritsiak ginen harkaitz handienaren gailurrera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.

Ahmet gailurrera joan eta hara iritsi izanaren frogarik aurkezten badigu, zuk zure alaba emanen diozu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 116. orr.

Mendi luze baten tontorrean nago, egun iritsi naizen gailurrik altuenean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Aipatutako zientzia horietan pixkanaka eta mailaz maila aurreratzen joan, arte eta letra guztien ezagutzarekin elikatuz azkenean arkitekturako tenpluaren gailurrera iristen den arte.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 84. orr.

Dozena bat kolpe bortitz eta lehorrekin iritsi zen atseginaren gailurrera.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.

Intelligentsia-ren gailurrera iristeko botere gizon bihurtu behar izan dela bera ere.  Berria - Kultura   2004-03-03

18 goi gailur

Bada goi gailurretako, edo goi politikako pasadizo bat, zeinetan badirudien Hemingway sarturik izan zena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkena eta gailurra (3); baten gailur (3); bere gailurra (5); bertze gailur (3); eta gailur (8); eta gailurra (9); gailur batean (4); gailur baten (3); gailur batera (4); gailur batetik (4); gailur elurtuak (3); gailur eta (4); gailur gailurrean (4); gailur guztiak (3); gailur hartan (3); gailur zuri (3); gailur zuriak (4); gailurra da (10); gailurra egin (6); gailurra iritsi (3); gailurra izan (3); gailurra izan zen (3); gailurra jo (24); gailurra jo zuen (9); gailurra litzateke (3); gailurra zen (5); gailurrak zerua (3); gailurrak zerua ukitzen (3); gailurrez gailur (3); haren gailurrak (4); haren gailurrak zerua (3); horren gailurra (9); jo zuen gailurra (9); mendi gailur (15); mendi gailur batetik (3); mendi gailurra (4); mendi gailurrak (6); zinemaldien gailurra (5); ziren gailur (3); zuen gailurra (13)

baten gailurrean (6); begirada gailurrean (4); gailur gailurrean (4); gailurrean bizi (3); gailurrean dagoela (3); gailurrean dagoen (5); gailurrean daude (3); gailurrean eta (3); gailurrean gelditu (3); gailurrean zegoen (3); mendi gailurrean (13); mendi gailurreko (4); mendiaren gailurrean (6); muinoaren gailurrean (3)

ararateko gailurrera (8); bere gailurrera (7); da gailurrera (3); eta gailurretik (3); gailurrera eraman (8); gailurrera eraman zuen (4); gailurrera heldu (6); gailurrera igo (12); gailurrera igo eta (5); gailurrera igo zen (3); gailurrera igotzea (5); gailurrera iristea (6); gailurrera iristea lortu (3); gailurrera iristeko (6); gailurrera iristen (7); gailurrera iritsi (20); gailurrera iritsi eta (3); gailurrera iritsi zen (5); gailurreraino eraman (3); gailurretako bat (6); gailurretako batzuk (3); gailurretan barrena (5); gailurretan eta (3); gailurretara igo (5); gailurrez gailur (3); gailurrik garaienak (3); mendi gailurrera (4); mendi gailurreraino (3); mendi gailurretako (3); mendi gailurretan (9); mendi gailurretara (3); mendi gailurretatik (3); mendiaren gailurrera (11); mendiaren gailurrera igo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus