Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kemena antzeman zion, dirua, gailentasuna, hain zuzen ere gainerako gizonetan topatu ez zuen guztia, eta liluraturik geratu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.
Aurten ikusi beharko da ea Iparraldekoen gailentasuna hausten den. Berria - Kultura 2004-06-16
Biek zeukaten ideia bera ekintzen baliorik ezaz, pentsamenduaren gailentasunaz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.
Dama bakoitzak bere baitan zin egina zuen ahalik eta modurik xarmagarrienean jokatuko zuela dantzaldian, eta bere distira guztian erakutsiko zuela bere alderdirik bikainenen gailentasuna. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.
Zientzia teorikoak praktika artisanalaren gainetik duen gailentasunaren adibide bezala. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.
Endrerengan batere eraginik izan ez zuen halako ontasun itxuratiz eta gailentasunez hitz egin zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.
Barrez hasi zen, sentimentalismo oroz gainetik dagoen gizonaren harropuzkeria- eta gailentasun-imintzioak eginez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.