Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gailendu, gailen(du), gailentzen 1 da ad gailen agertu. ik nabarmendu 2.

Horien denen artean hogeita bat urteko gizon honezkero zaildu bat gailentzen da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.

Emeki-emeki neurritasuna gailendu zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Badirudi hitz hau gailendu dela euskaraz, ingelesezko skyscraper esateko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 5. orr.

Jainkoaren Justiziari giza justiziaren gainetik gailendu zedin baliatu zela jukutria bipil hartaz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Telemako: borrokan hastean, egiok ohore gurasoen leinuari, kemenez eta gizontasunez gailendu izan baikara beti.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 185. orr.

Andrési begiratu zion gero, haren belztasuna gailendu egiten zen argitara, baina hazpegi gozoak zituen, eta biziak oso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Eta arrazoi horregatik beragatik zaizkigu, nire ustez, amodiozko gutunetan emakumeak arrunt gailentzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 209. orr.

Pentsamendua bihotzari gailentzen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Sentipen bortitzak gailenduko zaizkion beldurrez egoten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Horma koloretsuak zituen etxeak, pistatxoaren berdeak eta txiklearen arrosak elkarri eraso egiten zioten, borroka hartan nor gailenduko, nork energia gehiago kutsatuko.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 69. orr.

Virginiaren mintzoa amañiren otoitzari gailendu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Azkenean emozioa gailendu zitzaion Héracliusi, negar malkoak atera zitzaizkion begietatik, besoak zabaldu zituen, eta elkar besarkatu zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Ezpainen lerro lizunean, sudur hegalak astinduz arnasa hartzeko modu egarberan edo burukoari atxikitzeko era gutiziatsuan ohartu nintzen emakumea gailendu zitzaiola erabat neskari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.

1874an, greziar eta latindar letretan gailendurik, Oxforden ikasteko dirulaguntza eskuratu zuen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Badakit internautak ez direla nirekin ados egongo baina "kopiatu-itsatsi" pentsakera gailentzen ari zaigu, eta ez zait ondo iruditzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 407. orr.

Euler-ek porrot egin zuen lekuan gailentzea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

• 2 du ad gailen jarri.

Oker daude, ordea, Perurenak bere iritzia gailendu nahi izaten duela pentsatzen dutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.

Argazkiak hegazkinetatik hartu zituzten RAFeko ofizialek, bereizmen handiko kamerekin, eta Alemaniako Armada gailentzeko estrategiak lantzeko balio izan zuten.  Berria - Kultura   2004-01-20

Plinioren Naturalis historiaren liburuki bakoiti bat, zeinak aise gainditzen baitzituen (eta oraino ere gailentzen baititu) latinzale gisa ditudan ahalmen xumeak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Harresiz haranzko ikuskizunak ia usaimenaren lilura gailentzen du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.

Ramsay jauna handik ehun pausotara egonda ere, zuri batere hitz egin gabe ere, zu ikusi gabe ere, iragazi egiten zen, nagusitu egiten zen, bere burua gailentzen zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

Emakume buru-argia, hotza zen inondik ere, hiri handietan lanean bizi eta atsegin sentsualak sentitzeko baino gauzak ikusteko, jakiteko, gailentzeko gogo handiagoa duten neska gehienak bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aise gailendu (15); aise gailendu zitzaion (3); arazorik gabe gailendu (4); artean gailendu (3); bat gailendu (11); bat gailendu zen (4); bostetan gailendu (3); bostetan gailendu zen (3); erabat gailendu (3); erraz gailendu (6); erraz gailendu zitzaion (3); finalean gailendu (9); finalean gailendu zen (9); gabe gailendu (6)

gailendu baitzen (5); gailendu baitzitzaion (4); gailendu behar (5); gailendu beharko (3); gailendu da (45); gailendu da eta (3); gailendu dela (6); gailendu den (8); gailendu dira (15); gailendu egin (6); gailendu egiten (9); gailendu eta (7); gailendu nahi (4); gailendu ondoren (4); gailendu ostean (9); gailendu zaie (3); gailendu zaio (20); gailendu zaizkie (5); gailendu zela (3); gailendu zen (148); gailendu zen agirre (9); gailendu zen eta (8); gailendu zenetik (4); gailendu zion (3); gailendu ziren (71); gailendu ziren bi (3); gailendu ziren lehen (3); gailendu zitzaien (10); gailendu zitzaion (65); gailendu zitzaizkien (14); gailendu zitzaizkion (4); gailendu zuen (5)

gainetik gailendu (5); gaztedi gailendu (4); gaztedi gailendu zen (3); gipuzkoarrak gailendu ziren (3); hau gailendu (3); hura gailendu (3); interesak gailendu (3); iritzia gailendu (4); jauziko finalean gailendu (9); nabarmen gailendu (6); nagusitasunez gailendu (4); nahia gailendu (3); nazabal gailendu (3); penaltietan gailendu (3); segundoz gailendu (3); taldea gailendu (3); taldeari gailendu (4); taldeari gailendu zitzaion (4); zen gailendu (3)

gailendua zitzaion (3); gailenduko da (8); gailenduko dela (4); gailenduko den (3); gailenduko dira (6); nor gailenduko (3)

bat gailentzen (9); bat gailentzen da (4); da gailentzen (4); dira gailentzen (3); ere gailentzen (3); gailentzen ari (13); gailentzen ari da (3); gailentzen bada (3); gailentzen baitzaio (3); gailentzen da (27); gailentzen dela (5); gailentzen den (11); gailentzen denean (4); gailentzen dira (22); gailentzen ez (4); gailentzen zaio (14); gailentzen zen (9); gailentzen ziren (5); gailentzen zitzaion (5); gailentzen zitzaizkion (5); gainetik gailentzen (5); guztien gainetik gailentzen (3); interesak gailentzen (4); nabarmenki gailentzen (3); sentimendua gailentzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus