Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Vedutismoaren ordezkari gailena izan zen Giovanni Antonio Canal Canaletto. Berria - Kultura 2004-07-27
Pizkundeko maisu gailenen obrak. Berria - Kultura 2004-11-16
M. Schiaparelli, gure mende honetako astronomialaririk gailenetakoa eta behatzailerik ziurrenetako bat denak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.
Ez dira gutxi beren artearen arloan bikainak, are gailenak izanik, beren bizitzan pertsona arrunt, burugabe edo ziztrin askoak diren artistak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.
Ez nuela hain eginbide gailenetarako aski indarrik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 476. orr.
Erretorikan beti kalifikazio gailena ateratzen zuen apaizgaitegiko garaietan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 101. orr.
Eleberri bat, idatzi zuen bakarra, bere obrarik gailena. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 11. orr.
Ez al dira herriak eta jendea dardaratzen, errege gailenei ez al zaie gorputza jainkoen beldurrez zirraratzen, pentsatzean ez ote den euren egintza zantarrak eta berba harroak kitatzeko ordu larria iritsi? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.
Oinaztuaren indarra hain da azkarragoa eta gailenagoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.
Haren nagusigoa gailenago iruditzen zitzaigun hilda zegoen honetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.
Berbera gailen eta letra larrixeagoetan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 158. orr.
Eta Baiona aldera, “Xaldu-enea” tartean agertzen zaigularik, “Larraldea” jauregi ederra, gailen... Txillardegi «Putzu», 1999 - 306. orr.
Denek hitz egin gura zuten, denetan gailen Ane, noski, matrailezurra hara eta hona zebilkiola. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 52. orr.
Eta, ororen gailen, bi armarri: Gipuzkoarena eta Donostiarena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 283. orr.
Haietatik gailen, dorreak, kanpandorreak, minareteak, hirurehun elizaren kupulak nabari ziren. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.
Erokeria zatitzaile orokorrean, alabaina, bada izaki bat ororen gailen: euskal gizona, "homo demens", arkeriak jotako mozkor proselitista. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 38. orr.
Banderaren tantaia gailen ageri zen batzuk besteekin trebeki loturiko makila zuri-gorrien multzo batetik gora. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.
Trapagako Martinez izeneko baten kontra ari zen, eta biotatik gailen irtengo zuenak jokatuko zuen Zarandona handiaren kontrako azken saioa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 155. orr.
Halako izumen haserre baten gailenean bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Lurretik hasi eta unibertsoaren gaileneraino iparraldeko izarren ere atzetik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.
Zeruko punturik gailenena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.
eta gailen (3); gailen ageri (4); gailen eta (5); gailena izan (3); ororen gailen (3)