Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarean dauden esapideen erdiak gaika sailkatuta daude. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Liburua gaika dago antolatuta: ekonomilarien helburuak eta tresnak, ekonomilarien ideologia, merkatu pentsamoldea, kontsumo-gizartea, lehiakortasuna [...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 13. orr.
Izaeraz txukun eta txukunzale izanik, poliki-poliki taxua ematen hasi zitzaion Administrazio lan hari, eta handik hamabi hilabetera paperak oro pilatuta zituen, gaika eta urteka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 210. orr.
Hondakinak gaika biltzeko zabor ontziak banatzea. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorrak zehazten dituen gaikako biltzea, birziklatzea, berrerabiltzea eta konpostajearen aukerak lehenetsita. Berria - Harian 2005-08-23
Gaikako bilketaren aldeko apostua egitea. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Alde Zaharrean bi ontzi mota daude: zabor organikoena batetik, eta gaikako hondakinena bestetik (papera, kartoia eta paketeak). Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Gaikako hondakin-tratamenduari, birziklatzeari eta berrerabilpenari. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Salburuako gaikako hondakinen solairuaren lanak aurreratuta doazela argitu zuen Pizarrok. Berria - Euskal Herria 2004-08-13
Hala, gaikako tratamendu egokia eginez, ez dugu zabortegira ezer botako. Berria - Euskal Herria 2004-09-23
Horien osagarri, bada egilekako aurkibide miragarri bat, gaikako eta formulakako beste banarekin batera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
Azokak iraungo duen hiru egunetan gaikako erakusketa ikusteko aukera izango dute bisitariek. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Bada, ordea, etxaldean gaikako analisia gainditzen duen zerbait, zeren badira jabeak, beren etxaldearen maitasunez, hura salbatzeko hondoa joko luketenak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 177. orr.
gaika biltzeko (3); gaikako bilketa (16); gaikako bilketa eta (3); hondakinen gaikako bilketa (6)