Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gabonsari iz eguberrietako saria edo oparia.
Eguberri haietan gabonsari ederra eman nien bulegoko langilei. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.
Gabonsarien kontuak ere asko aldatu dira eta egunez nahastu ere bai, gure egunotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 14. orr.
Gutun-azalak gabonsariaren gehigarri bat zeukala uste izan zuen Léak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.