Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gabetu, gabe(tu), gabetzen 1 da ad gabe gertatu, gabe utzi.

Garunetik kolore-ezagupenak erabat erauzi balizkiote bezala, iraganaz gabetua zen, bere iragan kromatikoaz, lehenago halakorik izanaren aztarnarik, barne-frogarik, utzi gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Eta ezari-ezarian mundua jendez gabetuz joan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.

Argiz gabeturik zirudien ziega hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Haien aurpegiak gizakien aurpegien ahulezia misteriotsuaz gabeturik zeuden.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Begi lurtarrez gabeturiko gogamenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Ile berreskuratua buruan dotore; bizkar gainak inoizko sendoenak; bisaiako larruazala zimurrez gabetua; matelondoko betiko orizta iluna orbain bakar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Mundua jendez gabetzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.

• 2 du ad gabe utzi, kendu.

Verresek, ordea, pretore zelarik, jarauntsiaz gabetu zuen alaba hura.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Biziki samurtua naiz, polit hori, bai zu ikusteko plazerraz gabetu nauzulako, bai eta gabetze horren kausaz ere.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 69. orr.

Izate horretarik aldez aurretik bazutenaz eta hura galdatzetik sekula geldituko ez direnaz ez ditzakezula haatik zure adiskideak gabetu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 428. orr.

Ezdeuskeriak azkenik beharrezkoa denaz gabetzen gaitu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.

Eriek ere zorioneko ahuleziak izaten dituzte, ordu batzuetan beren gaitzaren gaineko kontzientziaz gabetzen dituztenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 254. orr.

• 3 da/du ad (aditz elkartuen bigarren osagai gisa)

Gizabanakoak bere burua horrela transzendentziaren aurrean autoulertzen duenean, transzendentziak errealitate gabeturik uzten du erabat "bitarteko" mundu hau (indibiduoarentzat).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 149. orr.

Jendea gezur gabetzeko botikarik asmatuko balu medizinak, akabo gure handitasun uste guziak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Talibanak Guantanamora eraman dituzte, esku-lotuta, begiak estalita, bizarra kenduta: giza gabeturik. Baina osabak ez zidan hitzik ere erran, munduko zientzia guztia ezpainetan mututu eta hitz-gabetu balitzaio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 186. orr.

Eta aurrean, garaiak hosto gabetua, zuhaitz sendo bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Egoera horrek Jorge D'Alessandro entrenatzailearen kargu gabetzeko ekarri zuen astelehenean.  Berria - Kirola   2004-02-18

Nola bere burua sorkarietatik ez duen askatu ez eta kezka-gabetu, nola den Jainkoaren desberdin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Neska eder hura hantxe zegoen, salmahai kolore eta pintura gabetu haren atzean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.

· Siglen maitale bihotz-gabetuentzat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Dibortziatuak, gabetuen alabak, alarguntsak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gabetu zen (4); gabetu zen (4); indar gabetu (4); indar gabetu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus