Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gabardina 1 iz beroki itxurako euritakoa.

Atzera eta aurrera zebiltzan beren gabardina luze eta belusezko kapeluekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Gabardina arin bat zekarren, kanpoan elurra ari zuen arren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 121. orr.

Gabardinaren sakeletan sartu ditu eskuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 103. orr.

Rickek pistola bat darama gabardinaren poltsikoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 299. orr.

Gabardinak forruan duen sakela haundi batean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

Emakume gazte bat ikusi nuen neure aurrean, ezezaguna, gabardina batean bildua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Freskatzen ari zuen, eta Hermannek gabardinaren lepoa jaso zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Gabardinaren iduna goratu, eskuak igurtzi eta eskumako poltsikoan sartu zuen eskua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 54. orr.

Zutitu eta gabardinako hegalak tinkatu zituen, lepoa babestuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Metraileta gabardinaren azpian gordeta, Bar Otamendin sartu nintzen eta kafea eskatu nuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 219. orr.

Gabardina itxuragabe batez jantzia hasi zaio alderatzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 173. orr.

Horma erorien artean, gabardinak ukigabe zirauen, estazioburua iristear balego bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Gabardina bat zeraman soinean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Bizarrik kendu gabe eta pijama gainetik gabardina neramala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

Gabardina erantzi eta gorbata laxatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Andrések gabardina kentzen laguntzen dizun bitartean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 124. orr.

Gabardina jantzi, lepokoa gurutzatu, kapela ongi jarri eta irteerarantz abiatu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.

Gainean gabardina jarri zion.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.

Bere gabardina berehala soinetik kentzen zuela senarra harekin estaltzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Zer, gabardina zikintzeko beldurrez, ala?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Haizeak gabardina eta ilea harrotu dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere gabardina (9); eta gabardina (11); eta gabardinaren (3); gabardina bat (7); gabardina erantzi (10); gabardina erantzi eta (5); gabardina eta (9); gabardina jantzi (9); gabardina jantzi eta (5); gabardina lotu (3); gabardina luze (3); gabardinaren poltsikoan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus