Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erakusketaren katalogoa ere eman du argitara Koldo Mitxelena kulturuneak, Mikel Lertxundi Galianaren testuekin, Imanol Tapiaren fotokonposizioarekin eta Lanzagorta estudioaren maketazioarekin. ETC-prentsa Berria, 2007-04-25
Orduan fotokonposizioaren bidez argitaratzen ziren liburu eta aldizkariak. ETC-prentsa Berria, 2009-06-16
Fotokonposizioari dagokionean ere, lehenenego bi edizioetakoa jarraitu du Susak, ia aldaketarik gabe: "Bi edizio horietan hainbat poema enblematiko, Nire aitaren etxea kasu, orrialde bakarrean sartzen dira osorik argitalpen horietan, apurtu gabe; gurean ere bai". ETC-prentsa Egunkaria, 2000-12-13
Taldean sartu nintzenean, edizioa, fotokonposizioa eta gauza guzti horiek kanpoan egiten ziren, azpikontratatuta alegia, eta oso teknologia garestia zen gainera. ETC-prentsa Argia, 2002-06-02
Argitaletxeari diruaren zatirik handiena liburua egiten joaten zaio (inprenta, fotokonposizioa...), ehuneko hamarra kontatzen du bere irabazietarako, eta beste ehuneko hamarra, idazlearentzat izaten da. ETC-prentsa Argia, 2003-04-20
Joxemi Zumalabek Egiako fotokonposizio enpresa batean egiten zuen lan. ETC-prentsa Argia, 2015-12-06
Fotokonposizioa eta inprimaketa izan ziren informatizatu ziren lehen arloak, 60ko hamarkadaren hasieran. ETC-zientzia, zuzenbidea Informaziorako dokumentazioaren oinarriak (2. argitalpena), Teresa Agirreazaldegi, UEU, 2006
Gaur egungo industria tipografikoan fotokonposizio elektronikoa da nagusi, eta teknika horri esker, errotulatzeko lana askoz ere malguagoa da orain. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Esan daiteke tipografia sortu zela letra-tipo mugikor eta behin baino gehiagotan erabiltzekoak eta prentsa erabiltzen hasi zirenean, eta, inprimatzearen historian garrantzi handia izan badu ere, gaur egun baztertua gelditu da offset, litografia, fotokonposizio eta konputagailuek eskaintzen dituzten abantailak direla eta. ETC-entziklopedia Tipografia, Wikipedia