Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fetxatu, fetxa(tu), fetxatzen (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian datatu agertzen da) du ad datatu.

Astebete lehenago Venezuelan fetxatua, antza, baina ez du bidaltzailearen izenik ekarriko.  ETC-literatura, saiakera   Prime-time, John Andueza, Elkar, 2014

Hala aitortzen dio Fakirrari txori tropikalen zigiluak dituen gutun-azalean bidali eta DFn fetxatutako eskutitzean: "Harrigarria iruditzen zait milaka, hamar milaka urte erditzen daramatzagunean, zentzuzko literatura sinesgarririk ez idatzi izana inork ama izateari buruz.  ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Aurrekoaren harira, nekropoliekin edo Heriotzaren arkeologiarekin lotuta, beste gai bat ere aipatuko dugu, hots, hilarriena, zeren eta, azken lanen arabera, orain arte XI eta XIV. mendeetan fetxatutako bi hilarri-multzo kultura merobingiar akitaniarraren eraginpean ulertu behar baitira, eta, jakina, kronologia mende batzuk aurreratu egin beharko baita, VII-VIII. mendeetara arte, alegia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan, Karmele Artetxe (arg.), UEU, 2001

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus