Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

futitu, futi, futitzen 1 da ad burlatu, trufatu; bost axola izan.

Irudi zuen bestaburu handienaren ospatzen ari ginela eta ongi futitzen zirela denen aurrean zegoen hogeita hamar urteko hil dohakabeaz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

Ni frantsesek beren lurrean egiten dutenaz ontsa futitzen naizela, hemen ez baikara Frantzian...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.

Besteak ez zintuen ulertu, zure erantzunaz 'futitzen' zen zernahi gisaz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 18. orr.

Futitu egiten zara kontu horretaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 136. orr.

Ez dut maite homosexualez eta operaz futitzen den jendea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 142. orr.

Egia erran, jadanik ere bada hor gaindi denbora batez baino larderia gehiago, sobera futituak diren autozainak zentza diten poxi bat!  Herria   2003-06-12

Horrek erakusten baitu puxantenak ere ez direla denen buru hain azkar sasi-gudari errabiatu batzu jazartzen zaizkiotelarik, aski futituak eta beren buruaz arrunt etsiak.  Herria   2001-09-20

2 (era burutua izenondo gisa) alua.

Hortarik ageri baita ixlamixta futitu batzuek mundu guzia beldurpean atxikitzen ahal dutela...!  Herria   2004-03-18

Nork jakinen duen pollikienik egiten Zanpantzar futitu horrek merexi duen bezalako auzia...  Herria   2001-02-22

Futituek eta ezazolek dute maiz zerbaitetan kausitzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus