Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

futbol (ETCn 48.834 agerraldi) 1 iz hamaikana jokalariko bi talderen artean oinez eta buruaz jotzen den baloi batez jokatzen den kirola.

Jendeak ondo pasatzeko ikuskizuna da futbola. Futbol profesionalean murgildu berria nintzen arren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.

Athletic futbol polita egiteko gai da ia beti.  Berria - Kirola   2004-10-22

Atzo baino futbol ikusgarriagoa ikusiko al dugu behintzat.  Berria - Kirola   2004-06-13

Jatetxean, afaltzen ari diren gehienak telebistari so daude, futbol sakratuari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Futbola utzi ostean, 'etxera' bueltatu da madrildarra.  Berria - Kirola   2004-02-12

Futbola gorrotatzen zuela aitortu zion emakumeak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 65. orr.

-Ai, maitea, zuk beti futbola buruan!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

Euskal Herriko nesken futbolak maila polita du.  Berria - Kirola   2004-10-12

Ongi bai ongi ohartzen nintzen futbolak bere aldiak eta bere mugak dituela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.

Euskal futbolaren ohiko ezaugarriak.  Berria - Kirola   2004-10-17

Akordio honen bidez Gipuzkoako futbolari mesede handia egingo diotela.  Berria - Kirola   2004-10-07

Banderak eta sinboloak futbolaren munduari estu lotuta daudenez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 193. orr.

Hara neu ere, futbolari begira.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 45. orr.

Futboleko 2004-2005 denboraldia abuztuaren 28an hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da.  Berria - Kirola   2004-07-16

Futboleko entrenamenduez gain, astean bitan aritzen da harriarekin.  Berria - Kirola   2004-12-18

Futboleko kontuak direla esango didazu.  Berria - Kirola   2004-04-16

Futbolekoaren tamainako pilota gorri bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Patiora irten eta berehala hasi ginen futbolean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Ez zuelako estudiatzeko gogorik eta beti futbolean jokatzera joaten zelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 58. orr.

Futbolean jokatzea besterik ez zuen buruan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.

Zabalgune handi bat, maiz futbolean egiteko eta bizikletan ibiltzeko baliatzen genuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 130. orr.

Hemen ibiliko zen Alexis Carrel futbolean, 1882an eta 1883an.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 159. orr.

Futbolean ona.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 28. orr.

Futbolean irabazitako kopa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 101. orr.

Futbolean, Bordelesak joan dira Metz-era eta han irabazi 1 eta 0.  Herria   2005-10-06

Biok etxe ondoan futbolean ari ginela.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 101. orr.

Futbolera joaten zara "zuzenean" ikusteko, telebistaz ematen dutenean ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Lehen Mailara ailegatzeko, futboletik bizi ahal izateko egindako lan guztiak.  Berria - Kirola   2004-01-03

Baina nik ez dakit ezer futbolaz!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 152. orr.

Athleticek Futboleko Liga Profesionalaren (LFP) aurrean salatu zuen Osasunaren kaudimen eza.  Berria - Kirola   2004-01-03

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salletarren futbol-taldearekin egiten nituèn entrenamendu haietako batean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 56. orr.

Madrilgo hiru futbol klubik garrantzitsuenek.  Berria - Kirola   2004-03-16

Argentinako futbol-selekzioaren elastiko ofizial bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 93. orr.

Didier Deschamps futbol jokalaria nondarra den gogorarazi digu esatariak berriro.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 19. orr.

Futbol-izar bat izango nintzela.  Berria - Kultura   2004-11-14

Nik diotsot behin munduko futbol-txapelduna izan zela, eta taldearen elastikoa zuri-gorria dela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.

Italiak Portugaleko futbol-txapelketan egindako joko txarraren barregarrikeria.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Futbol-derbyrako sarrerak lortuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.

Futbol partida amaitu bezain laster.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 187. orr.

Sevilla-Betis futbol partida.  Berria - Kirola   2004-02-28

Futbol-apustuen txarteltxoak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 257. orr.

1991n hasi zen Bonanoren futbol ibilbidea.  Berria - Kirola   2004-07-16

Anoetako futbol estadioa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Futbol estadio oso bat hankaz gora botatzeko lain leherkari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 155. orr.

1914an Bilboko Euzkadi egunkarira bidalitako futbol kronikan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 68. orr.

Edonork izan behar luke prentsako futbol albiste bat irakurtzeko gauza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 142. orr.

Ordu erdiko futbol jokaldiak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 124. orr.

Aitak eta biok geure futbol-saioa egin ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.

Harekin ikasi nian dakidan guztia: penalti bat zer den [...] baita futbol taktikak ere: WM, 4-2-4... eta auskalo zenbat gauza gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 12. orr.

Futbol-entrenamenduaren ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 92. orr.

Marie Darrieussecq idazlea, Amorrortu futbol trebatzailea eta bertze guziak.  Herria   2005-03-10

Baina futbol-entrenatzailea ni naiz, nik jartzen ditut arauak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Ingalaterrako ligako izar berriak futbol merkatua aztoratu du.  Berria - Kirola   2004-08-27

Merkatu horietan [...] futbol elastikoak dira produktu ugariena.  Berria - Kirola   2004-06-15

Aitak bizitzeko arrazoi bat aurkitu baitzuen nire futbol-etorkizunean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 72. orr.

Futbol tenperatura gora doa Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Oso matxista baita futbol-mundua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, erakunde ofizialen izenean)

Europako futbol erakundeak.  Berria - Kirola   2004-07-03

Nazioarteko Futbol Federazioa.  Berria - Kultura   2006-02-22

Frantziako Futbol Liga Profesionaleko presidenteak.  Berria - Kirola   2004-01-31

Espainiako Futbol Ligako emaitzak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 26. orr.

3 areto futbol

Itsuen kategorian areto futbola ere jokatuko da aurten.  Berria - Kirola   2004-09-16

Futbolerako baino areto futbolean aritzeko aproposagoa dela argudiatzen dute bere kontra daudenek.  Berria - Kirola   2004-12-10

Areto Futboleko Espainiako Liga gaur hasiko da.  Berria - Kirola   2004-09-04

Areto Futboleko Europako Elkarteak.  Berria - Kirola   2004-05-20

4 futbol zelai (orobat futbolzelai g.er.)

Athleticen aurka, futbolzelaia goraino beteko da.  Berria - Kirola   2004-05-02

Futbolzelaia inguratzen duten hesietara igo eta agur beroa egin zieten jokalariei jarraitzaileak.  Berria - Kirola   2004-12-18

Michelinen futbol-zelaian baitzen finala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 74. orr.

Almeriaren kontra arituko da gaur Ipuruako futbol zelaian.  Berria - Kirola   2004-01-03

22.000 lagun Anoeta futbol zelaian.  Berria - Kirola   2004-09-23

Futbol-zelaiari buelta batzuk eman ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

Futbol zelaiaren inguruan korrika hasi dira soldaduak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

Biak futbol-zelai batean mutur batetik bestera hitz egiten ari balira bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 9. orr.

Mundua izango duzue aurrerantzean futbol-zelai, zeuen bizikidetzaren aldeko partidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bernabeu futbol zelaian (12); espainiako futbol federazioak (13); espainiako futbol federazioko (14); espainiako futbol liga (7) europako futbol talde (4); euskadiko futbol federazioak (4); futbol agintariek (4); futbol federazioa (5); futbol federazioak (45); futbol federazioaren (6); futbol federazioari (7); futbol federazioko (28); futbol federazioko presidenteak (4); futbol izar (8); futbol izar bat (7); futbol izarra (4); futbol izarrak (4); futbol jokalari (19); futbol jokalaria (8); futbol jokalariak (4); futbol lehiaketa (10); futbol liga (26); futbol liga profesionalak (11); futbol liga profesionaleko (4); futbol munduan (5); futbol munduko (4); futbol partida (73); futbol partida bat (12); futbol partidak (14); futbol partidu (7); futbol profesionalean (6); futbol selekzioak (4); futbol talde (28); futbol talde bat (8); futbol taldea (26); futbol taldeak (24); futbol taldean (12); futbol taldearekin (4); futbol taldearen (29); futbol taldeek (5); futbol taldeen (4); futbol taldeko (25); futbol txapelketa (15); futbol txapelketan (7); futbol zelai (65); futbol zelai batean (7); futbol zelai berria (7); futbol zelaia (53); futbol zelaiak (14); futbol zelaian (133); futbol zelaian jokatuko (5); futbol zelaiaren (20); futbol zelaiari (6); futbol zelaiek (4); futbol zelaietan (19); futbol zelaiko (13); futbol zelaira (20); futbol zelaitik (7); munduko futbol txapelketa (5); munduko futbol txapelketan (4); nazioarteko futbol federazioak (9); sadar futbol zelaian (4)

areto futbola (48); futbola futbola da (4); futbola gustatzen (5); futbola ikusteko (7); futbola ikusten (4); futbola ikustera (4); futbola ulertzeko (6); futbola utzi (29); futbola utziko (8); futbola utziko du (4); futbola uztea (4); futbola uzteko (6); futbola uztera (5); horrelakoa da futbola (6); oinarriko futbola (5)

euskal futbolaren (4); futbolaren historia (4); futbolaren historian (5); futbolaren legea (4)

areto futbolean (4); egungo futbolean (14); futbolean ari (13); futbolean aritzeko (11); futbolean aritzen (8); futbolean egin (4); futbolean egiten (4); futbolean jokatu (9); futbolean jokatuz (4); futbolean jokatzea (8); futbolean jokatzeko (24); futbolean jokatzen (23); futbolean jokatzera (5); futbolean jolasten (4); gaur egungo futbolean (5); goi mailako futbolean (4)

areto futboleko (7); futboleko kontuak (7); futboleko munduko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus