Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fusio 1 iz talde, enpresa edo kideko desberdinak batzea.

Aipagarri dira, besteak beste, 2000ko urtarrilean egin zen Time Warner eta American Online erraldoien arteko fusioa, edo Terra enpresak Lycos ataria erosi zuenekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Enpresen jabetzan izan diren kontzentrazio prozesuarekin batera (fusioak, absortzioak, partaidetzak...), kudeaketa aldetik azpikontratazioa erruz erabiltzea izan da joera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

LABek mutualitateen fusio prozesuak gardentasuna behar duela salatu du.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

2 batzea.

Fusioarena da teoriarik zabalduena; teoria honen arabera nerbioen arteko konexioek bi erretinek ematen dituzten informazio ezberdinetatik abiatuta informazio bateratu bat "sortzen" dute (fusioa edo bateratzea ez da batuketa hutsa: teoria honen arabera, bada halako "lehia" bat bi begien artean [...]).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 47. orr.

3 musikan, sukaldaritzan eta kidekoetan estilo edo joera desberdinak batzea.

Fusioaren aitzindarietako bat.  Berria - Kultura   2004-07-13

Jazzaren eta flamenkoaren arteko fusiorik onena.  Berria - Kultura   2004-06-30

Hirukoak jazzaren eta Afrikako musikaren fusioa egiten du. About Time bere azken lanean fusiorako joera ikusten da.  Berria - Kultura   2004-07-23

Jazz fusioa izan da oraingo honetan ere gehien landu duena.  Berria - Kultura   2004-03-27

Gasteizko Azkena aretora ekarriko ditu gaur jazz fusioko doinuak.  Berria - Kultura   2004-03-27

Andy Summersen fusio jazza Gasteizen.  Berria - Kultura   2004-03-27

Dantzaren eta arkitekturaren arteko fusioa.  Berria - Kultura   2004-04-29

Fusio-sukaldaritza: lehengaiez (beren aho-ukitu, usain, zapore, kolore eta guzti), egospenez (tenperatura, denbora, aurre-prestatze, etab.) [...] eta gainerakoez osaturiko sukaldaritza mestizatua sortuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.

4 fisikan, zenbaki atomiko txikiko nukleoak batzea nukleo astunago bat eratuz.

Fusio nuklearra.  Berria - Harian   2006-02-18

Fusioan, ordea, energia askatzen da nukleoak elkarrarazten direnean.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Fusioan protoiak eta neutroiak hartzen dira kontuan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 162. orr.

Fusioa kontrolatzea da zientzialarien itxaropen handienetako bat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 105. orr.

Fusio hotzaren lehengusu hurbila litzateke, baina ez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 162. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hidrogeno-bonbek (hau da, fusio-bonbek) leherrarazteko fisio-bonba txiki bat erabili behar izaten zuten detonagailu gisa.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Fusio-bonba baino mila aldiz indartsuagoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.

Lehen fusio erreaktore komertziala 30 urte aurretik zabalduko dela iragarri dute egitasmoaren buruek. Fusio erreaktoreak eraikitzeko. herria¬

Fusio erreakzioan erabiltzen den erregaia deuterioa da.  Berria - Gaiak   2004-11-27

7 fusiozko izlag

Fusiozko bonbak egin daitezke, bai, eta egingo dituzte.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Fusiozko mikrouhinen atalaren ondoan zeuden Tetrak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko fusioa (6); arteko fusioak (3); fusio hotza (5); lehen fusio (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus