Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atxilotze eta fusilatze ilegal baten kontatzaile izan zen hura antzeko hilketa estrajudizialaren biktima izan zen hogei urte geroago. Berria - Kultura 2004-03-17
Distantziarik gabe, orain dela 30 urteko fusilatzeak deika, basoan bildutakoen emozioa ekarri nahi izan zuen kazetariak albistera. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 165. orr.
Elektrokuzioa, urka, fusilatzea eta gas ganbera baztertu ondoren, injekzio hilgarriaz ezartzen dute heriotza zigorra. Berria - Mundua 2006-05-05
Fusilatze hori Isaac Katz, Sruboven eskolako lagunak agindu du. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 30. orr.
El Duesoz jabetu eta hilabetegarrenean burutu zuten lehen fusilatzea: Manu Egidazu preso komunista hil zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 71. orr.
Fusilatze-pelotoia gosaltzen arituko da honezkero, tea zurrupaka edaten, gorrotoz, egingo dutena egin behar dutelako. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.
Matxinada heriotzarekin zigortzen zela, fusilatze-pelotoia bitarteko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.
Gutxigatik itzuri egin zion Dieterrek fusilatze pelotoiari. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.
Deskarga elektrikoak, kolpeak, umiliazioa eta fusilatze itxurak. Berria - Mundua 2004-11-30