Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fusilarazi, fusilaraz, fusilarazten du ad fusilatzera behartu.
Baina inbidia zion eta gainera traizioa egiten ziola uste zuen, eta fusilarazi egin zuen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 210. orr.
Hurrengo goizean fusilarazi zuen. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 78. orr.
-"Che"k ehundaka pertsona fusilarazi zituen iraultza bukatu zenean -gogorarazi nion-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 191. orr.
Maniobrari txekiar pare bat fusilaraziko duela! Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 48. orr.
Huraxe nuen aukerarik samurrena -edonor fusilaraz dezakete desertatu eta ihes joateagatik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.