Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

furgoneta (590 agerraldi, 58 liburutan, 183 artikulu; ETCn 5.606 agerraldi) iz arg atzealdean atea duen ibilgailua, salgaiak garraiatzeko erabiltzen dena.

Fardelak denon artean ekipaje tokira igo, eta furgonetara sartu ginen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 23. orr.

Txapli ahots ekipoa furgonetan sartzen ari zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 44. orr.

Nahi baduzu, furgonetatik jaisten lagunduko dizut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 167. orr.

Agentziaren furgoneta bere burua baino hoeki zaindu behar duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 87. orr.

Banaketarako furgoneta handi bat zekarten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.

Poliziaren furgoneta dagoen lekura iristen dira.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 161. orr.

Ertzaintzaren hiru furgoneten zaintzapean egin zuten ibilbidea manifestariek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Erosi berria zuen bigarren eskuko furgonetarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Alcala de Henares hirian atzemandako furgonetan eginiko lehenbiziko miaketetan aurkitu zituzten bonbetarako detonagailuak.  Berria - Mundua   2004-07-14

Gaur ere furgonetako kristalari itsatsia egon naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 126. orr.

Volskwagen furgoneta zahar bat dago aparkatuta etxerako sarbidean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 79. orr.

Furgonetako ekipaje tokira igoa, hor, zerupean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 130. orr.

Sartu denak furgonetaren atzeko aldean, txintik atera gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 189. orr.

Gaurko bidaialdi guztiak furgonetaren atzealdean eseririk egin dituzte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 147. orr.

Dolmus baten sartu naiz, Turkian ohikoak diren furgoneta kolektibo horietariko baten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 64. orr.

San Frantziskotik Renora joateko, furgoneta alokatu zuten hurrengo goizean.  Berria - Kultura   2004-10-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus