Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

furgoi iz tamaina ertaineko automobil itxia, bereziki poliziak erabiltzen duena.

Bi furgoi agertu ziren bertan, zein baino zein guardia zibilez beteago.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 43. orr.

Polizia furgoi batek Abenidaren kale-ahoa zeharkatu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.

Ertzaintzaren bi furgoi heldu dira, baina ez da istilurik egon.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 35. orr.

Suhiltzaile-kamioi bat, mahuka-bagoi bat eta eskailera-furgoi bat zalapartaka igaro ziren haren aurretik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

2 (trenetan) bagoia, bereziki salgaiak daramatzana.

Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen, hartatik emakume galtzerdi beltz batzuk zeuden zintzilik kulunkan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi furgoi (5); eskailera furgoi (4); eskailera furgoi bat (4); furgoi bat (7); polizia furgoi (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus