Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizarbeltzen furfuriak eta nabigazioaren lazkeriak pairatu zituen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.
"Shepherds!" "Artzainak!", egin zuen oihu azkenean, saria daraman zenbakia asmatu duenaren furfuriarekin. Bush amerikano presidentak eztitu ditu haste hartan zituen furfuriak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.
Eta aspaldi huntan, jaunen furfuria hori ezin jasanez zabilan. Herria 2004-09-23
Egun hautan ospatu du furfuriarik gabe joan den urtean egin zuen estatu kolpearen lehen urte muga. Herria 2001-10-18
Olentzeroren erakusketa batek apainduko du Baionako Eguberri garaiko furfuria. Herria 2005-12-08
Ez baditu jakitatearen furfuriak negurtzen eta manatzen zentzu doi batek. Herria 2001-11-15
Hauen protesta zen Japoniaren lehenagoko furfurien kontrakoa, banderak errez enbaxadore aitzinean, eta ere heien produktuak enpoilduz saltegietan. Herria 2005-04-14
Euskaldun bat izan zen, agian mende oso batez Gipuzkoan izan zen katolikotasunaren aurkaririk gogorrena, bere furfuria sektarioan, Ostiral Santuko egunean [...] promiskuitatezko parranda publikoak antolatzera ere iritsi zena. Askoren artean «Rataplan» - 27. orr.
Nor ere menturatzen baita, dena espantu eta furfuria, ustez eta gauaz denak libro dituela, hori nekez da Gauekoren aztaparretarik eskapatzen eta sano sanoa etxera itzultzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.
"Eta hara zer egiten duten ezkerreko horiek, zergak itsuski emendatzen", horra zer dioten, eta nolako furfurian, eskuinaldekoek! Herria 2005-02-10
bere furfuria (6); eta furfuria (4); furfuria eta (3); furfuriak hartua (3)