Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

funtzionatu, funtziona, funtzionatzen 1 du ad (nor kasurik gabe) aritu, lan egin, ibili.

Hain zuzen ere, bi printzipioren arabera funtzionatzen du, itxura denez, eboluzio biokimikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Weasley jauna lehenagotik hasia zitzaien galdezka ea nola funtzionatzen zuten autobus-geltokiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 58. orr.

Tomek berogailuaren palankari eman zion alferrik, "ez du funtzionatzen”.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Egitura-proteinak ziren gehienbat, hala nola giharrenak, edo entzimak, hala nola arnasketan funtzionatzen dutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.

Begiaren funtzionatzeko modua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Zuberoa ostiraletik igandera funtzionatzen duen herria da.  Berria - Kultura   2004-03-31

Hitzek funtzionatzen ez dutenean, keinuak izan ohi dira haien ordezko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 24. orr.

Jokoak funtzionatuko badu txandaka jarri behar dutela: neska, mutila, neska, mutila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Elkarrizketak funtzionatuko badu, hotsen ekoizpen eta entzumenerako erabiltzen ditugun gorputz atalen funtzionamendu ona beharrezkoa da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Aurreiritzi sozialak funtzionatu egin du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 95. orr.

Bitxia da memoriak nola funtzionatzen duen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Saia gaitezen ikusten nola funtzionatzen duen euli batek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Konplexuena izanik, garbi dago giza burmuinak ez duela funtzionatzen izadia erregistratze hutsez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.

Zientziaren jardunbidearen irudimen fasean funtzionatzen du zientzialariak artistak bezala; hipotesiak eratzeko orduan, alegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.

Sorkari sozial orok bezala, irudiak ere ez du funtzionatzen ikuslearen aldetik ezagututzat ematen den jakintza bati esker ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.

Lurrunez funtzionatzen zuten zapalgailuak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 263. orr.

Reicharen trenmakina bat zen, antrazitarekin funtzionatzen zuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Del Valleren garunak sen hutsez funtzionatzen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Martxan jarriz beste gabe funtzionatzen dutelako makinek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Gipuzkoan herri txiki asko daude eta ondo funtzionatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Itunak ondo funtzionatu duenez ez dagoela aldatu beharrik esan zuen Luesmak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Ekonomiak ongi funtzionatzea bilatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Eskola publikoak behar den moduan funtzionatuko balu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Ronen makila magikoak ere gaizki funtzionatzen segitzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 91. orr.

Itxura traketsa zuen, baina bikain funtzionatzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Harentzat, eboluzioaren eta hautespen naturalaren prozesuek etenaldirik gabe funtzionatzen zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 152. orr.

Tipo horrek beste era batera funtzionatzen dik!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.

Hik egindako plana ona zuan, akatsik gabe funtzionatzeko modukoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakarrik funtziona (3); funtziona dezake (4); funtziona dezakeen (3); funtziona dezan (6)

arabera funtzionatuko (3); behar bezala funtzionatu (4); bezala funtzionatu (6); eta funtzionatu (5); ez zuen funtzionatu (6); funtzionatu ahal (7); funtzionatu ahal izateko (6); funtzionatu behar (4); funtzionatu behar dute (3); funtzionatu du (7); funtzionatu duen (3); funtzionatu dute (5); funtzionatu egin (5); funtzionatu egin zuen (3); funtzionatu egiten (6); funtzionatu egiten du (3); funtzionatu zuen (21); funtzionatuko badu (5); funtzionatuko du (8); funtzionatuko duela (4); funtzionatuko duen (4); funtzionatuko zuela (3); gabe funtzionatu (3); gaizki funtzionatu (3); gaizki funtzionatu dute (3); moduan funtzionatuko (3); ondo funtzionatu (14); ondo funtzionatu du (3); ondo funtzionatu zuen (4); ondo funtzionatuko (6); zuen funtzionatu (6)

euskaraz funtzionatzeko (3); funtzionatzeari uzten (3); funtzionatzeko era (5); funtzionatzeko modu (3); funtzionatzeko modua (4)

antzera funtzionatzen (4); arabera funtzionatzen (5); bakarrik funtzionatzen (3); batek bezala funtzionatzen (3); batek nola funtzionatzen (3); batera funtzionatzen (4); batzuetan funtzionatzen (4); behar bezala funtzionatzen (3); berdin funtzionatzen (5); bezain ongi funtzionatzen (3); bezala funtzionatzen (18); bezala funtzionatzen du (6); bezala funtzionatzen dute (3); bidez funtzionatzen (4); du funtzionatzen (17); duela funtzionatzen (9); dute funtzionatzen (6); ederki funtzionatzen (3); ere funtzionatzen (6); eta funtzionatzen (7); eta nola funtzionatzen (3); ez du funtzionatzen (17); ez duela funtzionatzen (8); ez dute funtzionatzen (6)

funtzionatzen ari (6); funtzionatzen badu (6); funtzionatzen baitu (3); funtzionatzen du (75); funtzionatzen duela (16); funtzionatzen duen (64); funtzionatzen duena (9); funtzionatzen dugu (3); funtzionatzen dute (22); funtzionatzen dutela (7); funtzionatzen duten (18); funtzionatzen dutenak (5); funtzionatzen ez (19); funtzionatzen hasiko (3); funtzionatzen jarraitzen (3); funtzionatzen ote (3); funtzionatzen zuela (4); funtzionatzen zuen (16); funtzionatzen zuten (18)

gabe funtzionatzen (6); gaizki funtzionatzen (3); gisa funtzionatzen (16); gisa funtzionatzen duena (3); hobeto funtzionatzen (4); horrek funtzionatzen (4); horrela funtzionatzen (5); horrela funtzionatzen du (3); moduan funtzionatzen (5); nola funtzionatzen (65); nola funtzionatzen du (8); nola funtzionatzen duen (37); nola funtzionatzen duten (6); nola funtzionatzen zuen (3); nola funtzionatzen zuten (6); ondo funtzionatzen (25); ondo funtzionatzen du (7); ondo funtzionatzen dute (4); ongi funtzionatzen (15); ongi funtzionatzen du (3); oso ondo funtzionatzen (7); oso ongi funtzionatzen (4); zuten funtzionatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus