Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
funtzionaltasun iz funtzionala denaren nolakotasuna.
Egungo gizarte-moduan funtzionaltasunak zenbateko zama duen komunikazio-arrakastan. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 117. orr.
Hizkuntzaren funtzionaltasun osoa behar dugu. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 47. orr.
Barra tokiz aldatuak eta luze-zabal handiagoek halako funtzionaltasun aire bat ematen zioten, irudimen apur batez hiriko auzo berrietako pubetakoa oroitarazten zuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.
Sozialismo errealaren funtzionaltasun honek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.
Funtzionaltasunik gabeko epifenomeno hutsalak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.