Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
funtzionalista izond funtzionalismoari dagokiona.
Zientziaren kontzeptua ez da era substantzialista -aristotelikoan- ulertu behar, era funtzionalistan baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.
Oraingoz ez dago proposamen funtzionalista teleologiko argirik funtzio kontzeptu aberatsago hori analisi naturalista batean jasotzen duenik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.
• 2 izond/iz funtzionalismoaren aldekoa dena.
Ez direla gauza bera Europako estrukturalista "funtzionalistak" eta Ameriketako estrukturalista "distribuzionalistak". «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.
Gaur egungo eztabaidetan funtzionalistek bizidunaren ezaugarriak geneen eta horien informazioaren bidez azalduko dituzte. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.