Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

funtsatu, funtsa(tu), funtsatzen 1 da/du ad oinarritu, bermatu¸adierazten denaren funntsa izan.

Begiespen oro, sentsuzkoa denez, afekzioetan funtsatzen da, adigaiak, berriz, funtzioetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Matematikaren oinarrizkotasuna definizio, axioma eta demostrazioetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Baina, zernahi gisaz, iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Bada beste ahalegin interesgarriago bat, aski oinarri berezietan funtsatzen bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Zein kausatan funtsatzen den antinomia hau.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 181. orr.

Ongi funtsaturiko jakintza-arloak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Nabarmen ikusten da Protagorasek demokraziaren oinarri teorikoak funtsatzen dituela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Zer da etika eta nola funtsatzen dugu?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 209. orr.

Izadia funtsatzen duten legeak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 78. orr.

Sinboloen teoria orokor bat funtsatzea da kontua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Rousseau-k metafora berbera erabiliko duela Modernitatea funtsatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Nola funtsa dezakegu iritzi hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Baina, nire ustetan, egiten duen kritika ez du ongi funtsatzen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 192. orr.

Eta nire susmoak funtsatu egin zirela erreparatu nuen ondoko egunetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 372. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ziztako funtsatua zen Edurnerena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus