Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Halaz guztiz, hobenduna delako susmo funsgabeak ez dio bakerik ematen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 80. orr.
Galdera inozo eta funsgabea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.
Ezpainetan bere betiko irribarre funsgabea zeukala. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 178. orr.
Jeloskortasun funsgabe eta irrigarri batek bultzatuta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.
Ene funsgabekeria funsgabeena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Eta jakin ezak, bitartean, ezen protestantei buruz erraiten diren gauzak [...] funsgabeak direla eta gezur handiak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 62. orr.
Guztiz funsgabea zen, baina, beldur hori. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.
Baina Itziarren uste horiek funts gabeak dira. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.
Baina funsgabeak gertatu ziren goganbehar haiek guztiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 396. orr.
Zuk ez dakizu zeinen hutsala eta funsgabea iruditzen zaidan zu ezagutu aurreko guztia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 305. orr.
Funsgabeko esamesak, jendea gehiago nahasteko baizik balio ez zutenak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 225. orr.
Funts gabeko barre ozena, aho bete barre, zerebro hustuaren barre okada... Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
Bizitza geza eta funts gabeko honetatik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 106. orr.
Iraganari beha paratzen naiz eta mila gertaki oroit ditzaket, irrigarriak edo funsgabekoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.
"Profezia giza errakuntzaren erarik funsgabekoena" izan arren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 111. orr.