Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
funikular iz kable edo kate batek tiraturik, bereziki malda handietan, higitzen den ibilgailua.
Umeek funikularrean ibili nahi zuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.
La Arboledara igotzen zen funikularraren geltokiraino. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 84. orr.
Funikularra goiko geltokira arinegi heldu zela iruditu zitzaion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 85. orr.
Lanuzte horiek Bizkaiko eta Gipuzkoako trenen eta autobusen, Bilboko tranbiaren eta Larreinetako funikularraren zerbitzuei eragingo diete. Berria - Ekonomia 2004-07-15
Errugabetu dituzte 155 pertsona hil ziren funikularreko buruak. Berria - Mundua 2004-02-20
Artxandako funikularreko arkupeak. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 20. orr.