Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

funditu, fundi, funditzen 1 da/du ad desegin, hondatu.

Etxe bat suak funditua.  Herria   2002-11-21

Teilatuak garbitu, tinduak erreberritu, hesiak konpondu, behar ziren obrak egin dira zikinduak, hautsiak edo fundituak zirenen xuxentzeko.  Herria   2005-11-10

Etxetako zureriak funditzen dituen termita.  Herria   2001-07-26

Zokoako portuan, gauaz, muntadura batzu fundituak izan dira eta beste batzu ebatsiak.  Herria   2005-07-14

Herioaren ereiteko tresneria moderno batekin munduko lehen gerlak, 14-18 arteko gerlak, zauritu, funditu, ezeztatu zuen berriz Europa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

Mezatik lekora ez aritu pilotan, expartin berriak fundituko baitituzue.  Herria   2004-02-12

Autobidean, zola lerrakor izanez, zonbait oren barne hamar bat errekontru, auto asko fundituak, baina jendetan halere ez erraiteko makurrik...  Herria   2004-12-30

Bi urtez harriak xehatu zituen kanpoak: ogi, arto, baratze, mahasti, denak fundituak izan ziren, zer desmasiak!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

Azken ehun urtetan itsasoa funditu dela mundu hau sortuz geroz aintzineko mende guzietan baino gehiago.  Herria   2001-08-09

Jazinto "fundi nadila hala ez bada!"  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.

2 (nola adizlagunekin)

Ziburun baziren orduan 660 etxe eta horietarik 473 suntsituak izan ziren edo azkarki fundituak.  Herria   2003-05-08

Hango ondartzak azkarki fundituak dira.  Herria   2003-01-09

Hiru bizitegi azkarki fundituak, bestalde ere makur asko.  Herria   2004-06-17

Oporretako parabisu arraro frango itsuski fundituak, etxe guziak lehertuak, arrantzale portu asko arrunt suntsituak.  Herria   2005-01-06

Ingurumena sobera funditua izaiteak.  Herria   2004-05-27

3 urtu; erre.

Urrearen gogortasun bigundua berotan funditzen da eta brontze hotza garrak bentzuturik urtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Ontziolan fundituriko burdina puska gotorrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Putakume bakoitzak bala bat merezi badu, hasiko al gara hemendik Moskurako trenbideak funditzen balak egiteko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

Garuna funditzear zuen komisarioak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Bonbila bat funditu edo itogin bat sortzen denean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus