Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zoriontsua ez dago giza eskizofrenia fundazionaletik libre (aitzitik, eskizofreniazko kasu beteginena da), eta joskurarik gabeko hauskura batean bizi da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.
Deklaratzeak eta aitortzeak ere diru beltz izenekoa zuritu egiten dute, diruari bere zikin, gaitz edo bekatu fundazionala ritual edo izapide merke batekin barka dakiokeela erakutsi nahiz bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.
Fundazionala izan zen ipuin hura Josebarentzat, eta dozenaka aldiz irakurri zuen bere nerabezaroan, baita ondoren ere. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 161. orr.
Gernikako bonbardaketa, besteak beste, indar nagusitasunaren erakustaldi aparta dugu, fundazionala esan genezake. Berria - Kultura 2004-07-31