Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, horixe da fundamentalismoa: historia une batean gelditu zela uste izatea, eta une hori etorkizun guztirako eredu bakar bihurtzea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 100. orr.
Era guztietako fundamentalismoek. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.
Erljioaren aitzakiaz, fundamentalismora lerratzen diren nazionalismoak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.
Erlijioek filosofiari leku egiten dioten neurrian, hainbat eta hobeto aterako dira fundamentalismoaren arriskutik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.
Filosofia dateke fundamentalismoaren aurkaririk handiena, eta hori oso egoki datorkio erlijioari. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 268. orr.
Arabiar fundamentalismoa. Berria - Kultura 2004-04-18
Islama erlijio bat da eta fundamentalismo islamikotik bereizi egin behar da. Berria - Harian 2005-03-10
Seguruenik historian izan den fundamentalismorik gogorrena izan da merkatu autoerregulatuari buruzko miresmena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.