Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
funanbulista 1 iz sokan ibiltzailea.
Biluzik zetorren, takoirik gabe, beraz, baina funanbulistak bezala ibiltzen jarraitzen zuela iruditu zitzaidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.
2 irud
Funanbulista da [bertsolaria], ia beti ia erorian. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 22. orr.
Funanbulista galanta da Alan Greenspan. Berria - Ekonomia 2004-07-01