Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fumigatu, fumiga, fumigatzen du ad kearen edo lurrunaren bidez desinfektatu.
Etxea fumigatzera omen dator. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
Diruaz gain, otia fumigatu ahal izateko hegazkin bat eta 640.000 litro pestizida ere eskatu zituen Nekazaritza Ministerioak. Berria - Gaiak 2004-08-25
Astebetez jardun dute, esate baterako, Sokotoko lur sailak fumigatzen. Berria - Gaiak 2004-08-25
Mauritanian, 6.029 hektarea fumigatu zituztela esan zuen. Berria - Gaiak 2004-08-25
Hiriko agintariek eltxoak fumigatzeko kanpaina bat abiatu dute aste honetan. Berria - Gaiak 2004-01-25
Ez darama ezer soinean, ezpada maskaratxo zuri bat musuan eta fumigatzeko tresnak eskuetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 102. orr.