Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fular 1 iz lepoko zapi luzarana, apaingarri erabiltzen dena.

Rita Hayworthen estiloko fular bat ere bai lepo inguruan kiribilduta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 175. orr.

Gogoan dut behin nola agertu zen, lepoan zetazko fularra zuela, mukuru betetako gelaren aurrean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Lepoko fularra erantzi, aulkiaren bizkarrekoan utzi, [..].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Nik ez nion ikusten fular loredunaren mutur bat besterik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

2 (burua estaltzeko erabilia)

Txadorra barik buruko fular hutsa janzten duten emakume gazteak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.

Fular batez estaltzen du ilea, gure herrian emakumeek ohi duten gisan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 89. orr.

Neskak aurpegia makillatuta eta buruaren erdia ozta-ozta estaltzen dieten fularrak jantzita.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 98. orr.

Zer pentsatu behar dugu guk, alaba fularrarekin ateratzera obligatzen duten gurasoez?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus