Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fuksia 1 iz lorategi landarea, arrosa-koloreko lore biziak dituena.
Belaze pixka bat, amañi-liliak loretan, dorre pare bat lorez eginak, agian fuksiak edo pentsamenduak edo krabelinak Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 101. orr.
• 2 izond/iz arrosa-kolore bizia.
Matisse-ren paperezko lauki koloreetakoak, berdea, urdina, fuksia, beltza, oihalean itsatsiak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.
Uhin-luzerak kolorea definitzen du (urdina, gorria, laranja, zianoa, fuksia, horia...). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Diegoren estatua argiztatu dituzte egunotan fuksiaz!; horrekin batera, fuksia beti nagusi izanik, zenbait denda ere argiztatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-12-15