Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fuerte1 1 izond bortitza, azkarra; indartsua.

Hain bioleta usain fuertea zerion non iruditu zitzaidan zeluloidezko bioletak biziberritu zirela maiolikazko lorontzian.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 197. orr.

Eta gau batez txirrin-hots fuerte batek gu iratzarri eta hagitz izuturik jaiki ginen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 131. orr.

Kolpe fuerte bat jo nion begian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.

Ziapezko bainu bat eta te fuertea prestatu zizkidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Aitonak garagardo fuertea edan zuen, eta nik limonada.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Masustardoa bera ere fuerte samarra da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Pattar fuertearen usaina.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 14. orr.

Anisaren antzekoa da, fuertexeagoa akaso.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

Medikaziorik fuerteena jarri diote.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 178. orr.

Oso beltzarana zen, txikia, fuerte samarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.

2 (adizlagun gisa)

Mahai azpitik eskua estutu nion Lakatos jaunari, fuerte eta bihotzez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Izekok besoak eta hankak fuerte igurtzi behar izan zizkion.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 106. orr.

Eta bihotza hasi zitzaidan fuerte taupaka pozez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.

Eguzkiak fuerte jotzen zuen hoteleko hallean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 196. orr.

Bi gizonak fuerte kantatzen hasi baitziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 162. orr.

Ezagutu nuen neska bat euskaltegian eta oso fuerte maitemindu nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.

Haizea fuerte zebilela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.

Ez fuerteegi zapaldu, esan zuen Mikaelak, igual behera joango haiz eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 156. orr.

Amezketako pilotaren egoeraz galdetuta: “Amezketa aspaldiko urteetan egon den fuerteena dago”.  Berria - Kirola   2004-04-03

3 fuerte-fuerte

Hortzak fuerte-fuerte estutu nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

fuerte bat (3); fuerte estutu (3); fuerte samarra (4); fuertea zen (3); oso fuertea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus