Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fuegino iz Tierra de Fuego uharteko jatorrizko biztanlea.
Pentsa dezagun Txileko edo Argentinako hegoaldean fuegino bikote bat dugula -eta gehiegi pentsatzea litzateke, azken fueginoa 1974. urtean hil baitzen, eta desagertutako herria eta hizkuntza baitira fueginoenak- elkarri begira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 94. orr.
Burezur horren azpian, samoiedoak, nyam-nyamdarrak, malgatxeak, fueginoak ospakizun arraroenetan aritzen dira, beren asaba zaharrak jaten dituzte, beren haurrak, tam-tamaren soinuan jirabiran dantzatzen dira konortea galdu arte. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 74. orr.