Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frustrazio 1 iz frustratzea; ondoriozko egoera.

Tristura hau, maite dugunaren gabeziari dagokionez. Frustrazioa deitzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 301. orr.

Nire asmoetan huts egin izanaren frustrazioa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.

Frustrazioa eta ezina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 126. orr.

Frustrazio horren arantza eraman ezinez bizi da D'Annunzio.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Apetaldi inozoak, frustrazio ezkutuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Frustrazio txiki bat sortu zigun Kokok klaserik emango ez zigula jakiteak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Ulertzekoa da zure zaputza, zure frustrazio etsi hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 37. orr.

Inoiz izan dudan frustraziorik handiena.  Berria - Kirola   2004-04-13

Aita urrun eta atzeman ezinarena, frustrazioak garraztutako amarena.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 10. orr.

Frustrazio horrek eragin ditu, neurri batean behintzat, Liga Nord-en arrakasta eta Padania aske baten esperantza.  Berria - Kultura   2004-08-01

Zure barne frustrazioren bat berdintzeko?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 101. orr.

Frustrazioz beteriko emakumea da.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 138. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hori du etsipenak ona: bakea, naretasuna; eta, bestalde, berea duen frustrazio sentimendua eramaten ikasten dela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Halako frustrazio-sentipen bat sortu zigun denoi barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Baina Euskadi Saria irabazi arren, oso ale gutxi saldu zituen, eta Josebarentzat frustrazio-iturri txiki bat bihurtu zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 162. orr.

Baina frustrazio iturria ere bada.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta frustrazioa (9); eta frustrazioak (4); frustrazio eta (7); frustrazio handia (3); frustrazio sentimendua (3); frustrazioa eta (5); horrek frustrazio (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus