Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nolabait ere anekdota hondatu izanak ez ninduen frustratu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.
Aitortu behar dut harreman estuagoa izateko aukera gal nezakeela ikusita, frustratu samar sentitu nintzela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.
Gizona nahiz emakumea gaizki, frustraturik eta errudun sentitzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 195. orr.
Ea ideologia horrek zoriontsuago egin gaituen edo jazarri, frustratu, kulpabilizatu eta mindu egin gaituen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 260. orr.
Bat-bateko bulkadak izaten zituen eta erasoraino iristeko moduko amorrazioa sentitzen zuen haiek frustratutakoan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Bere gaztetako amets eta desio frustatuak kontatu zizkion. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 118. orr.
Bazkalondoan Hidalgorekin ikusi dut solasean hiltzaile frustratu hau preso komunen patioko sarreran. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.
Aurreiritzi asko dagoela kritikarien inguruan, ez dela egia guztiak idazle frustratuak direnik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 169. orr.
Artean ez zutelarik aurkitu beren debozio frustratuarentzako objektu alternatiborik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 362. orr.
Frustratu sexual gisa kontsideratua izateko gutizia izpirik ez neukalako. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 178. orr.
frustratu bat (3)