Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
frustragarri izond frustratzen duena.
Askotan aipatzen zuen gerra duintasunez galdu izateagatiko harrotasuna, eta niri hasieran frustragarria iruditzen zitzaidan, komikietan onak izaten baitziren irabazten zutenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.
Irakasle moduan sekula izan dudan esperientziarik frustragarriena. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 97. orr.
Izan ere, norentzat dira frustragarriak "neskarik gabeko pelikulak"? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.