Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon batek gereziondo bat zuen baratzean, urtero fruitu oparoa ematen ziona, nagusiari irabazi ederra ekarriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.
Gosearen larriagatik bidean aurkitzen zituzten elorrien eta zenbait zuhaitz eta belarren fruituak hartzen zituzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.
Fruitu sorgina duzu pikoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.
Xanpain sorbetea basoko fruitu gorriekin. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.
Fruitu lehorrezko tarta bat erostea erabaki zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 148. orr.
Fruitu eta baratzekariak dira prezioz gehienik goratu jateko gauzetan. Herria 2003-11-20
Zuhaitz banintz, mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi-betegarri eta aho-gozagarri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Gure ondoan dagoen pabiloi horretan fruituak eta loreak saltzen dira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 26. orr.
Hitz egin bitartean haren nebak azpil bete fruitu eskaini zigun. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 114. orr.
Lurrak orotariko belar heze hazidunak eta zein bere fruitu eta haziz hornituriko frutarbolak eman zituen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.
Zuhaitza fruitutik ezagutzen da. Elizen arteko biblia Mt 12,33
Bazterretan hainbat frutu heltzen ikusten baitzuten, izpien ukaldien eta beroaren mende. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 369. orr.
Goizeko buffet-etik disimuluz ebatsitako fruitu-aleak hasi ziren erortzen nire inguruan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 38. orr.
Azpeitiar honek [...] esne eta fruitu kooperatibak sortu ditu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 69. orr.
Hogei urterekin fruitu postu bat hartu eta bere kontura jarri zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.
Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.
Orain, gure bizieraren hasieran, jateko guztiz gozo eta atseginak diren fruituak aurkituko ditugu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.
Landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen eta, gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.
Eta lurra Jainkoaren hitzez goldatuz, bedeinkaziozko fruitua dakarren biziaren hazia erein zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.
Miseriaren adarrek ez dute inon fruitu onik ekartzen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 203. orr.
Porrotaren fruitu mingotsa jana izanagatik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.
Norberaren lanaren emaitza baino fruitu gozoagorik ez zegok... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 528. orr.
Saderen liburuetako fantasiak haren irudimen sukartsuaren fruitu dira. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 55. orr.
Lan horren fruiturik onenak 1904an argitaraturiko bi edizio kritikoak izan ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.
Zuek, lapur, bihozgabe eta giza hiltzaileok, ez duzue lotsarik inoren nekeen fruituak lapurtzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.
Labur ditzagun orain gure analisi luzearen fruitu eskas baina argiak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 185. orr.
Beren garaipenaren fruitu distirantak beren damaren oinetan ezartzera zetozen gure zaldun bihoztoien gisara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 81. orr.
Donostiako atxiloketak Alderdien Legeak sortutako bidegabekeriaren fruitu izan zirela. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Didier Borotrak erran du urrats juridikoek behar luketela aurten ekarri fruitu, eta Ruwel-eko eremuak hiri erkidegoaren eskuetara behar litezkeela betikotz itzuli. Herria 2005-01-20
Hola sortu ziren ikastolak, adibidez, aitzindari nekaezinak ziren batzuen ahaleginen fruitu oparoa. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 59. orr.
Ezkontza horretatik sortuko diren fruituez ere gozatzeko itxaropena du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.
Adjib zure semearen eta nire alabaren fruitua duzu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.
Alaba hori Marcel Martinekin Normandiako kostan Au delà de l'espoir [...] pelikularen filmatzean izan zuen harremanaren fruitua omen zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 234. orr.
Bere amak bortxaketa baten fruitu likitsa zelako ez zuen amodioz ase. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.
Lurrean eseri ziren, zenbait fruitu arbola landatuak zituen lur zoko hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.
Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.
Ongi ereindako haziak fruitu ematen dakiela sasi artean ere, eta ipurtargi baten argia nabarmenago dela ilunpean laharraren arantzak baino. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 57. orr.
Hurritzondoak bederatzi urte behar omen ditu, txertatu ezean, fruitu emateko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.
Mezua bihotz on eta zabalez entzunik, ulertzen eta barruan gordetzen eta iraupenez fruitu ematen dutenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.
Zaharturik ere fruitu emango du, mardul eta heze iraungo beti. Elizen arteko biblia Sal 92,15
Gaztanbera Cossonnerie kaleko andre fruitu saltzaile baten oparia zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.
Gurin saltzaileak eta fruitu saltzaileak etxea goitik behera aztertzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 397. orr.
Fruitu saltzailearen dendako erakustokiaren inguruan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.
Santiagorat heltzean mahastiekin batean fruitu zuhaitz ainitz ikusten da. Herria 2004-02-19
baino fruitu (3); basoko fruitu (3); baten fruitu (11); bere fruitu (7); beren fruitu (5); beste fruitu (3); bete fruitu (3); da fruitu (3); dira fruitu (3); edo fruitu (5); ere fruitu (4); eta fruitu (48); eta fruitu onak (3); ez fruitu (3)
fruitu ale (3); fruitu arbola (7); fruitu arbolen (9); fruitu arbolen baratzean (4); fruitu arbolen baratzearen (4); fruitu asko (4); fruitu bat (6); fruitu berri (5); fruitu berriak (4); fruitu bezala (4); fruitu bikainak (3); fruitu da (9); fruitu debekatua (5); fruitu den (8); fruitu dena (3); fruitu dira (10); fruitu direla (4); fruitu diren (3); fruitu eder (4); fruitu ederrak (5); fruitu ematen (3); fruitu eta (36); fruitu gehiago (7); fruitu gisa (4); fruitu gorriak (6); fruitu gorrien (3); fruitu guztiak (5); fruitu haien (3); fruitu heldu (5); fruitu helduak (3); fruitu hobeak (4); fruitu horiek (3); fruitu izan (13); fruitu izan zen (3); fruitu lehor (3); fruitu lehorrak (4); fruitu lehorrezko (4); fruitu ona (4); fruitu onak (16); fruitu onak eman (10); fruitu onik (7); fruitu onik ematen (3); fruitu oparoa (3); fruitu oparoak (3); fruitu ugari (4); fruitu umotu (3); fruitu zoragarriak (3)
granada fruitu (5); hain fruitu (4); hainbat fruitu (3); hango zenbait fruitu (3); haren fruitu (4); horrek fruitu (5); horren fruitu (12); lan horren fruitu (4); lanaren fruitu (6); lehen fruitu (6); lore eta fruitu (3); zenbait fruitu (5); zer fruitu (3); zuen fruitu (3)
amodioaren fruitua (3); arbolako fruitua (3); arbolako fruitua jan (3); baten fruitua (11); bere fruitua (19); bere fruitua eman (7); beren fruitua (4); dute fruitua (4); egindako lanaren fruitua (5); elkarlanaren fruitua (3); emakumeak fruitua (5); eman dute fruitua (4); eta fruitua (19); eta fruitua eman (3); eta fruitua ematen (3)
fruitua da (26); fruitua dela (8); fruitua eman (31); fruitua eman du (5); fruitua eman dute (6); fruitua eman zuen (8); fruitua eman zuten (4); fruitua emango (7); fruitua ematen (11); fruitua ere (5); fruitua eta (7); fruitua izan (10); fruitua izan da (3); fruitua izan zen (3); fruitua izango (4); fruitua izango da (3); fruitua jan (3); fruitua jan al (3); fruitua jaso (6); fruitua jaso zuen (3); fruitua jasotzeko (3); fruitua jasotzen (3); fruitua lortu (3); fruitua ontzen (3); fruitua ontzen ari (3); fruitua zela (3)
guztien fruitua (3); harremanaren fruitua (3); horren fruitua (10); lanak fruitua (3); lanaren fruitua (21); lanaren fruitua da (4); lanen fruitua (4); lehen fruitua (6); lehenengo fruitua (3); munduan fruitua (3); nizun arbolako fruitua (3); onen fruitua (3); sabeleko fruitua (11); urteko lanaren fruitua (4); zuen emakumeak fruitua (3); zuen fruitua (3)
baina fruituak (4); barazkiak eta fruituak (4); baten fruituak (4); benetako fruituak (3); bere fruituak (24); bere fruituak eman (8); bere lanaren fruituak (4); berritzearen benetako fruituak (3); diren fruituak (6); ditu bere fruituak (5); ditu fruituak (3); emandako fruituak (3); eta fruituak (29)
fruituak baitira (4); fruituak bildu (3); fruituak dira (5); fruituak ekarri (3); fruituak ekartzen (3); fruituak eman (36); fruituak eman ditu (7); fruituak eman dituela (6); fruituak eman zituen (6); fruituak eman zizkion (4); fruituak emango (5); fruituak ematea (3); fruituak emateko (3); fruituak ematen (28); fruituak ematen ari (5); fruituak ematen dituela (3); fruituak ematen dituen (3); fruituak ematen hasi (3); fruituak ere (9); fruituak eta (15); fruituak eta barazkiak (3); fruituak ez (4); fruituak hondatzen (3); fruituak ikusteko (3); fruituak izan (3); fruituak jan (6); fruituak jaso (4); fruituak jasoko (3); fruituak jasotzeko (3); fruituak jasotzen (4); fruituak jaunaren (3); fruituak saltzen (3)
hango fruituak (3); haren fruituak (6); hori fruituak (3); hori fruituak ematen (3); horien fruituak (4); horrek fruituak (9); horrek fruituak eman (5); horren fruituak (7); lanak bere fruituak (4); lanaren fruituak (15); lanaren fruituaz (3); lehen fruituak (26); lehen fruituak jaunaren (3); lurreko fruituak (3); zituen fruituak (3); zuen fruituak (3)
eta fruituen (8); fruituen eskaintza (3); fruituen hamarrenak (4); fruituen pabiloiaren (3); fruituetako bat (4); fruituez elikatzen (3); fruituren bat (3); lehen fruituen (6); lurreko fruituen (6); lurreko fruituen hamarrenak (3)
du fruiturik (6); du fruiturik eman (3); dute fruiturik (5); eta fruiturik (3); eta fruituz (3); ez dute fruiturik (3); ez zuen fruiturik (6); ez zuten fruiturik (3); fruiturik eman (33); fruiturik eman eta (3); fruiturik eman ez (4); fruiturik emango (4); fruiturik ematen (8); fruiturik ematen duen (3); fruiturik ematen ez (4); fruiturik ez (5); fruiturik gabe (7); fruiturik gabeko (3); fruiturik onenak (3); fruituz eta (4); inolako fruiturik (3); oraindik fruiturik eman (4); zuen fruiturik (8); zuen fruiturik eman (6); zuten fruiturik (4)