Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Frontoian atzera eta aurrera ibili omen zen, poliki, erreboteraino iritsi, eta gero frontisera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Zimiterioa frontoi bat bezalakoa da: frontisa, ezker pareta, eta atzea libre. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.
Frontoiaren paretaren parean zuten etxea Cenonek eta Marcelinak. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 136. orr.
Eguzkiak, pilota batek frontoiko horman legez, leihoetan eskegitako izara zurietan jo eta beherantz egiten zuen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.
21 urterekin egin zuen debuta profesionaletan, Eibarko Astelena frontoian. Berria - Kirola 2004-04-14
Lagunekin frontoian pilota-saio luzea egin ondoren. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 31. orr.
Guk hamabietan bazkaltzen genian, eta ondoren, eguraldi ona zenetan, frontoira joaten gintuan pilotan jokatzera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.
Frontoia leporaino zegoen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.
Gipuzkoan frontoiz frontoi egin zituen mitinekin berpiztu egin zuen alderdiaren sentimendua. Berria - Euskal Herria 2004-01-17
Guardia zibilak agertu zirenean, frontoiko atakatik irten nintzen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.
Frontoiko eta kasinoko zorrak kitatzeko. «Bizia lo», 2003 - 14. orr.
Manilako Binondo auzoan eraiki zuten frontoian hasi ziren lehen partidak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 187. orr.
Euskal Jai frontoia eraisteko lanak. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Filipinetako frontoiak: ixtorio luze eta makur bat! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 187. orr.
· Pilota partida ikusi zuen plaza erdian eraiki frontoian. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.
Altzon hamar koadroko frontoi estali bikaina zegoen, Santa Barbarako ermitaren ondoan. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 71. orr.
Berrehun bat pertsona igotzen ziren inguruko auzo eta herrietatik [...] frontoi estalian bilera egitera. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.
XX. mendearekin batera agertu ziren Jai Alai frontoi erraldoiak. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 115. orr.
Delfoseko tenpluko frontoian idatziriko esakunea eraldatzen zuen, eta esaten: "Bizi heure burua". Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.
Angelu zuzenean ebakitako horma handi bat da fatxada [...] portikoa beste zabaldurarik eskaintzen ez diola bistari, baxua eta tristea bestalde, bi zutabe higaturekin eta frontoi biluzi batekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
Eta erdian, pilastren artean, bi koloma dituenean eta gainean frontoia bere proportzioaren arabera atonduta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1530. orr.
Frontoiaren tinpanoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.
Tenplu horiek kanpoko itxura hankazabala izaten dute, astunegia, zapala eta zabala, eta frontoia lurrezko edo brontze urreztatuzko irudiekin apainduta izaten dute. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.
da frontoi (3); eta frontoi (8); eta frontoia (7); eta frontoiak (6); frontoi bat (3); frontoi batean (4); frontoi baten (4); frontoi berean (6); frontoi horretan (3); frontoi motzeko gabonetako (3); frontoia eta (5); frontoia inauguratu (3); frontoia leporaino (4); frontoiak eta (5); frontoiak eta egunak (4); lopez frontoia (3); zen frontoia (4)
aritzbatalde frontoian (6); arizbatalde frontoian (3); astelena frontoian (10); auzoko frontoian (3); barakaldoko barakaldes frontoian (3); beotibar frontoian (7); bermeoko frontoian (3); berri frontoian (8); bertako frontoian (3); bilboko deportivo frontoian (20); da frontoian (3); deportivo frontoian (21); eibarko astelena frontoian (10)
frontoian ariko (3); frontoian ariko dira (3); frontoian aritu (7); frontoian aritu zen (4); frontoian arituko (6); frontoian arituko dira (4); frontoian egin (12); frontoian egin zuen (5); frontoian egingo (7); frontoian egingo da (3); frontoian entrenatu (4); frontoian entrenatu zen (4); frontoian eta (3); frontoian ez (4); frontoian hasiko (4); frontoian hasiko da (3); frontoian izan (3); frontoian izango (4); frontoian jokatu (3); frontoian jokatuko (17); frontoian jokatuko da (8); frontoian jokatuko dute (3); frontoian jokatutako (6); frontoian jokatutako partida (4)
eko labrit frontoian (22); galarreta frontoian (18); gasteizko ogeta frontoian (10); gernikako santanape frontoian (4); hernaniko frontoian (5); hernaniko galarreta frontoian (18); herriko frontoian (7); iruñ jai berri frontoian (7); labrit frontoian (25); lopez frontoian (3); ogeta frontoian (11); santanape frontoian (7); tolosako beotibar frontoian (5); zarauzko aritzbatalde frontoian (6); zarauzko arizbatalde frontoian (3); zen frontoian (4); zinema frontoian (6); zuten frontoian (3)
bueltatu zen frontoietara (3); dute frontoiko (4); eta frontoiaren (3); eta frontoietan (3); euskal jai frontoiaren (3); euskal jai frontoiko (6); frontoietan jokatuko dira (3); frontoiko batzarretan (3); frontoiko horma (3); frontoiko horman (3); frontoiko paretara (3); frontoiko partida (4); frontoiko plaza (3); frontoira joan (4); frontoira joandako (3); galarreta frontoiko (7); galarreta frontoiko partida (4); hernaniko galarreta frontoiko (6); jai frontoiko (6)